“Gure lurraldean apustuak egiten ari diren enpresei laguntzea eta bultzatzea Diputazioaren lehentasunetako bat da”
“Gure lurraldean apustuak egiten ari diren enpresei laguntzea eta bultzatzea Diputazioaren lehentasunetako bat da”
“Gure lurraldean apustuak egiten ari diren enpresei laguntzea eta bultzatzea Diputazioaren lehentasunetako bat da”
Aldundiak milioi bat euro bideratuko ditu Sorabilla-Aduna errepidea hobetu eta bidegorria zabaltzera
Markel Olano Diputatu Nagusiak eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatuak GI-3610 errepidean egingo diren hobekuntzak aurkeztu dituzte gaur Adunan. “Ekonomiaren susperraldia finkatzea da gobernu honen lehentasun nagusia. Kasu honetan, Diputazioak gure lurraldean apustuak egiten ari diren enpresei lagundu nahi die” adierazi du proiektuaren aurkezpenean Markel Olano Diputatu Nagusiak.
GI-3610 errepidearen ondoan Irizar taldea hirirako autobus erabat elektrikoak egingo dituen fabrika berri bat eraikitzen ari da eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatuak azaldu duenez “Irizarrek enpresa berria zabaltzen duenean trafiko astuna asko handituko dela aurreikusten da, enpresa berriak behar berriak izango bai ditu. Azpiegitura honen hobetzea onuragarria izango da ez soilik enpresarentzat, inguruko lantegi eta biztanleentzat ere bai. Izan ere, egungo bidea estuegia da jarduera ekonomiko berri horretarako”. “Gure lurraldeko ekonomia suspertzen laguntzea bide azpiegiturak jartzea ere bada” gehitu du Oiarbide diputatuak.
Bide Azpiegitura diputatuak azpimarratu du Irizar taldeko arduradunekin batera egin dela proiektu honen egokitzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak milioi bat euro bideratuko du inguruko enpresa jarduera erraztuko duen Sorabilla-Aduna errepidea hobetzera. Sorabillako bide guretzean hasi eta Amundo baserriaren inguruan egingo den biribilgunea bitartean, GI-3610 errepidea zabaldu eta hobetu egingo da. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak Sorabillako bide-gorria luzatuko du.
Lurraldeko ekonomia laguntzea bide azpiegiturak jartzea ere bada"
Urte amaieran aurreikusten du Irizarren fabrika berria zabaltzea eta data horretarako azpiegiturak hobetuko dituen lanak amaituta egongo dira.
Prentsaurrekoaren ostean Jose Ramón Orcasitas, Irizar Taldeko zuzendari Nagusiak lantegi berriaren obrak erakutsi dizkie Diputatu Nagusiari eta bertaratu diren kazetariei.
1808