"Iraganera bidaia bat. San Adrian/Lizarrate Tunela. 14.000 urtetako Historia"
"Iraganera bidaia bat. San Adrian/Lizarrate Tunela. 14.000 urtetako Historia"
"Iraganera bidaia bat. San Adrian/Lizarrate Tunela. 14.000 urtetako Historia" liburua Zegamako Udalak sustatutako IV. Beka Xabier Azurmendi ikerketa lanaren emaitza da.
Argitalpena Zegamako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzari esker egin ahal izan da, idazketa Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaile talde bati egokituz (Jexux Tapia Sagarna, Manu Ceberio RodrÃguez eta Alfredo Moraza Barea), aldi berean arkeologia lanen koordinatzaileak direnak.
Liburuak, 2008. urtetik aurrera inguru honetan egiten ari diren arkeologia lanen laburpena jasotzen du. Oso emaitza interesgarriak ematen ari den diziplina anitzeko lana da, kokapen hau Isurialde Kantauriarraren aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako batean bihurtuz, bai jasotako kronologiagatik eta bai aztarnen egoera onagatik.
San Adrian/Lizarrateko Tunela Aizkorri-Aratz Mendilerroaren behealdean kokatzen da, 1.000 metroko garaieran gutxi gorabehera. Euskal Herriko Historiaren zati handi bat gordetzen duen berezko barrunbe bat da. Aztarna arkeologikoek giza okupazioaren segida zabal bat dokumentatzea ahalbidetzen digute, duela 14.000 urtetik (oraingoz) XX. mende hasiera arte. Une desberdin horietan barrunbea okupatu duten belaunaldi desberdinek beren bizimodua erakusten diguten lekukoak utzi dizkigute, suharriak, garai desberdinetako zeramika zatiak, jantzien oihal zatiak eta apaingarriak, babeserako tresnak edo eguneroko jardueren aztarnak.
Tunelaren hormak okupazio segida luze horren adierazle dira baita ere, honako aztarnekin: berezko harkaitza landua, etxola hondoak, barruan egokitutako eraikin desberdinen zimenduak (galtzada, gaztelua, ostatua, baseliza, biltegiak, etab.).
San Adrian/Lizarratek gure iraganaren altxorra ezkutuan gordetzen du oraindik, denboraren tunela bihurtuz eta gure inguruko iraganera bidaiatzeko aukera emanez.
1689