Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro “Langileen partaidetza enpresetan balio handiko aktiboa da Gipuzkoaren etorkizun ekonomiko eta sozialerako”

“Langileen partaidetza enpresetan balio handiko aktiboa da Gipuzkoaren etorkizun ekonomiko eta sozialerako”

Lurraldeko 'Partaidetzaren Egunean', diputatu nagusiak zehaztu du azken bosturtekoan 1.738 lagun 319 konpainiaren jabetzan sartu direla, Aldundiak aktibatutako pizgarri fiskalen laguntzarekin.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak esan du enpresetan langileek partaidetza dela “lurraldeko aktibo nagusienetako bat”, gipuzkoar gizartearen etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko garaian. “Gure gizartearen eta ekonomiaren indargune garrantzitsuenetako bat da, Gipuzkoako eredu sozio-ekonomikoaren funtsezko balioetako bat, eta, horregatik, lurraldeko enpresa, gizarte eta kooperatiba sarea parte-hartze ereduetan sakontzera animatu du, “kudeaketaren, erabaki-hartzearen nahiz jabetzaren ikuspegitik”.

Aldundiak Txillida-Lekuko Zabalegi baserrian antolatutako Partaidetzaren Egunean egin ditu adierazpenok Olanok, lurraldeko enpresa, sindikatu eta gizarte ordezkariz osatutako publiko baten aurrean. Ekitaldian izan dira, halaber, Ekonomia Sustapeneko eta Ogasuneko diputatu Jabier Larrañaga eta Jokin Perona, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko presidente Tomás Arrieta eta Viadrina Unibertsitateko Jens Lowitzsch irakaslea – telematikoki–, eremu honetan Europako aditu nagusienetako bat.

Ekitaldian, hain zuzen ere, Europa sozial berri baterako finantza-partaidetza liburua aurkeztu dute, akademiko alemaniarrak zuzenduriko ikerketa bat, alegia, Europako Batasunean enpresetan finantza-partaidetzak duen egoerari buruzkoa. Argitalpen honek Gipuzkoako esperientzia eta enpresetan pertsonen parte hartzea sustatzeko lurralde-estrategia nabarmentzen ditu, Europan dagoen praktika aurreratuetako bat izanik.

Diputatu nagusiak adierazi duenez, Gipuzkoa erreferentea da Europan langileen parte-hartzearen arloan eta errealitate horren sustraiak aurkitu ditzakegu “euskal kooperatibismoan eta gure gizartean hain errotuta dauden lanaren eta auzolanaren kulturan”. Era berean, gogorarazi du Aldundiak “hamarkada bat baino gehiago” daramala enpresetan parte-hartzearen alde politika publikoak hedatzen, “determinazioa osoz” eta “modu jarraikorrean”.

Olanok nabarmendu duenez, “esperientziak eta ebidentzia zientifikoak behin eta berriz erakusten digute” beren antolaketa eta enpresa kulturaren baitan partaidetza garatzen duten konpainiak, beste onura batzuen artean, “lehiakorragoak direla, enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa sortzen dutela eta lurraldean errotzea areagotzen dutela”. "Funtsezko elementua da gure ekonomia indartzeko, desberdintasunak ahalik eta gehien murrizteko eta guztiok nahi dugun Gipuzkoa kolaboratibo, solidario eta sozialki aurreratu hori eraikitzen jarraitzeko”, gehitu du.

Gainera, diputatu nagusiak “modu berezian” nabarmendu du “alderdi sozial eta ekonomiko onuragarri horiek” biderkatu egiten direla “langileek enpresa baten kapitalean sartzea erabakitzen dutenean”. “Gure lurraldearentzat jorratu beharreko bidea da, batez ere enpresa txiki eta ertainek osatutako industria eta enpresa sarea baitugu, horietako asko familia izaera dutenak. Aukera hau indartzen jarraitu behar dugu, irtenbide positibo eta egingarri gisa, konpainia baten belaunaldi-errelebo baten inguruan zalantzak edo galdera ikurrak zabaltzen direnean”, proposatu du.

 

Pizgarri fiskalak

Olanok azpimarratu du Gipuzkoak lurralde estrategia bat duela enpresan parte hartzea sustatzeko, bai kudeaketaren esparruan, bai erabakiak hartzerakoan, bai kapitalean. Horrela, Foru Aldundiak urtero ematen ditu diru-laguntzak Ekonomia Sustapeneko departamentutik Gipuzkoako enpresetan parte hartzea sustatzeko, hogei proiektu esperimental zabaldu ditu konpainia banatan, finantzaketa-tresna bat garatu du –Elkargirekin batera– langileak kapitalean sartzea finantzatzeko, eta, 2016tik, pizgarri fiskal garrantzitsuak ditu zeregin hori bera lortzeko.

          Zergen alorrean, Olanok adierazi duenez, Aldundiak ahalik eta gehien baliatu du zerga-eskema erakargarri bat mahai gainean jartzeko eskumena. Langileen parte-hartzea sustatzeko araudia 2016ko abenduan onartu zen, eta urte horretako urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean, atzeraeraginezko izaerarekin. Horrelako eragiketetan parte hartzen duten bi aldeentzako abantailak planteatzen ditu.

          En el caso de la persona compradora (es decir, la persona trabajadora que quiere participar en su empresa), fija una deducción en el IRPF del 15% para los hombres y del 20% para las mujeres a favor de la persona que entre en propiedad de la empresa. El crédito fiscal es de 6.000 euros en el caso de los hombres y de 8.000 euros en el de las mujeres. El incentivo es aplicable a lo largo de cuatro años y los límites anuales son de 1.500 euros para los hombres y 2.000 euros para las mujeres. En el caso de la parte vendedora, el límite de edad se redujo de 65 a 60 años, quedando exenta la ganancia patrimonial derivada de la venta (no es así si se hace a un operador externo).

          Eroslearen kasuan (hau da, bere enpresan parte hartu nahi duen langilearen kasuan), %15eko kenkaria ezartzen du PFEZn gizonentzat eta %20koa, berriz, emakumeentzat. Kreditu fiskala 6.000 eurokoa da gizonen kasuan eta 8.000 eurokoa emakumeen kasuan. Pizgarria lau urtetan aplika daiteke, eta urteko mugak 1.500 eurokoak dira gizonentzat eta 2.000 eurokoak emakumeentzat. Saltzailearen kasuan, adin-muga 65 urtetik 60ra murriztu zen, eta salmentaren ondoriozko ondare-irabazia salbuetsita geratu zen (ez da horrela kanpoko operadore bati egiten bazaio).

          Diputatu nagusiak adierazi duenez, mekanismo fiskal horrek orain arte eman dituen emaitzak “bikainak” izan dira; izan ere, pertsonen kopuruak gora egin du urtez urte eta, beraz, neurriaren ibilbidearen balantze oso positiboa egin du. Orain arte ezagutzen ziren datuei dagokienez, gaurko jardunaldian 2020ko emaitzak jakinarazi dira, aurtengo apirila eta uztaila bitartean egindako 2020ko Errentaren kanpainatik ateratakoak. Iaz, COVID-19aren pandemia bete-betean zegoela, 579 pertsona sartu ziren beren enpresen jabetzan, 412 gizon eta 167 emakume, lurraldeko 87 enpresatan. Horien guztien artean, 2020an helburu horrekin egindako inbertsioa 9,5 milioi eurokoa da.

 

          Beraz, mekanismo hori martxan jarri zenetik izandako urteko emaitzarik onenak dira, pandemiaren etorrerak eragindako krisi ekonomikoaren testuinguruan. Diputatu nagusiak txalotu egin du “pertsona horiek guztiek enpresarekin eta lurralde osoarekin duten konpromisoa”.

Urtea

Emakumeak

Gizonak

Guztira

Enpresa kopurua

Inbertsioa

(eurotan)

2016

40

107

147

40

2.066.104

2017

49

163

212

48

3.104.610

2018

91

289

380

58

4.291.215

2019

110

310

420

86

7.036.604

2020

167

412

579

87

9.447.053

Guztira

457

1.281

1.738

319

25.945.586

          Beraz, zerga-araudi hori indarrean egon den bost urteetako metatua ere “bikaina” da eta, gainera, urtez urte gora egiten du erregistro guztietan. Guztira, bost ekitalditan, 1.738 lagunek eskuratu dute 319 konpainia gipuzkoarren jabetza, Foru Ogasunak eskaintzen dituen pizgarri fiskaletan oinarrituta. Zehazki, 457 emakumezko eta 1.281 gizonezko dira, eta ia 26 milioi euro ordaindu dituzte guztien artean.

Duela bost urte, Foru Araua onartu zenean, helburu nagusia zen enpresak lurraldean finkatzea eta, horrekin batera, erabakiguneak ainguratzea deslokalizazioei aurre egiteko modu gisa; langileak kudeaketan eta erabaki estrategikoak hartzeko prozesuetan sartzea, enpresaren lehiakortasuna indartuz; langileek enpresa-proiektuarekin duten konpromisoa indartzea; eta talentua mantentzea. Horrekin batera, araudian genero-ikuspegia sartu zen, enpresa-eremuan dauden desberdintasunak murrizten laguntzeko.

 

Enpresei babesa

Era berean, Gipuzkoako enpresetan parte hartzea sustatzeko, Ekonomia Sustapeneko departamentuak diru-laguntza deialdi garrantzitsu bat egiten du urtero, enpleguaren kalitatearen aldeko programaren esparruan. Azken bost urteetan, deialdi honek 556 enpresa lagundu ditu, eta 14.000 langile eta langileri baino gehiagori eragin die. Aurten, pandemiaren ondorioei aurre egiteko eta gure enpresen lehiakortasuna indartzeko Ekonomia Indartuz Planaren barruan, Ekonomia Sustapenak 3,4 milioi bideratu ditu enpleguaren kalitatea indartzeko. Horietatik 884.421 euro enpresetan parte hartzeari lotutako proiektuak finantzatzeko erabili dira.

  

3897