Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro ‘Memoriaren Mapa’ digitalean batu eta antolatu ditu Aldundiak Gipuzkoan gauzatutako ekimen memorialistikoak

‘Memoriaren Mapa’ digitalean batu eta antolatu ditu Aldundiak Gipuzkoan gauzatutako ekimen memorialistikoak

Azken hamarkadetan Gipuzkoan aurreran eramandako ekintza memorialistikoen batuketa lana egin da sarean, mila fitxa ingururekin. Kontsultarako eta bilaketarako tresna da.

Maribel Hernani omenaldia

Memoria Historikoko Gipuzkoako Mapa delakoa aurkeztu du Bartzelonako The Frog Hibernation izeneko kongresuan Aldundiko Bizkidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari, Maribel Vaquerok. Aldundiaren webgunean aurki daitekeen kontsultarako baliabide digital berriak gure lurraldean memoria gaietan gauzatutako ekimenak jasotzen ditu mapak, inbentarioa eginez eta ekimenak sailkatuz. Gai honetan lurraldeko erreferentzia nagusi eta biltoki bilakatzeko asmoarekin sortu da tresna berria.

 

Bartzelonako Unibertsitatean memoria historiakoarekin lotutako lege eta politikei buruz egindako jardunaldietan hartu du parte Maribel Vaquerok, Europa mailako aditu eta eragileekin batera. Jardunaldiotan azken hamar urteetan Estatuan eta Katalunian gauzatutako oroimen politikez aritu dira egunotan.  European Observatory on Memories erakunde sareak antolatu du eta konferentzia sorta baten bitartez, memoriaren lege eta politiken garapena ebaluatu dute, bai Estatuari dagokionez zein Europara begira ere.

 

Bizikidetza eta Giza Eskubideetarako zuzendariak, hain zuzen, memoria eta transmisioa lantzeko sarean aurki daitezkeen baliabideei buruzko atalean hartu du parte, Aranzadiko Olatz Retegi antropologo sozialarekin batera. Memoria Historikoko Gipuzkoako Ekimenen mapa kontsultarako erreferentzia digital berria aurreko astetik dago martxan. Bertan, 60. hamarkadatik aurrera memoria historikoa argitu, berreskuatu, gorde eta omentzeko egin diren ikerketa, argitalpen, ekitaldi eta ekintzak jasotzen dira. Mapa baten eta sailkapen bidezko bilatzaile baten bidez inbentariatu, deskribatu eta antolatu egiten dira ekimen guztiak.

Mila sarrera inguru daude jada mapan jasoak, 1968 urtean Hernanin fusilatuen omenez jarri zen plakatik hasi, aurten Aldundiak berak egin dituen omenaldi ekitaldietaraino. Bilketa-lan zabala egiten da bertan eta  erakunde, elkarte memorialista zein ekimen pribatuak antolatutako ekimenak batzen dira.

Online balibide hau Gipuzkoako erreferentzia nagusi bilakatzeko asmoarekin gauzatu da ikerlari zein adituentzat  baliagarria izan dadin eta, baita ere, herritarrek eurek ere kontsultatu ahal izan dezaten.

  

1760