Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro «Terrorismoaren narratibak. Nola kontatzen, transmititzen eta ulertzen dugun» liburuaren aurkezpena

«Terrorismoaren narratibak. Nola kontatzen, transmititzen eta ulertzen dugun» liburuaren aurkezpena

Liburuaren aurkezpen ekitaldian izan dira Harkaitz Millan Kulturako diputatua, Eduardo Mateo eta Antonio Rivera argitalpenaren editoreak eta Luisa Etxenike idazlea, kapituluetako baten egilea bera.

2020/07/23
  • Harkaitz Millan: «Errelatoa eta memoria ezinbestekoak dira gure gizartearen etorkizunari heltzeko. Ezin dugu ahaztu gertatu zaiguna; ETAren terrorismoak kulturan duen eragina gure iragan hurbila ulertzeko modu bat da».

Gaur goizean aurkeztu da Terrorismoaren narratibak. Nola kontatzen, transmititzen eta ulertzen dugun liburua, Fernando Buesa Fundazioak eta Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak, Antonio Riverak eta Eduardo Mateok editatua.

Argitalpen honetan, historiagileek, filosofoek, psikologoek eta mundu akademikoko eta literatura eta arteen munduko hainbat lagunek parte hartu dute, honako hauek, besteak beste: Antonio RiveraEduardo Mateo SantamaríaPatxi LancerosCésar López RodríguezMaría Teresa López de la ViejaJosé Ibarrola BellidoElena López AgirreEterio Ortega SantillanaMaría San Miguel SantosRoncesvalles Labiano JuangarcíaSantiago de Pablo ContrerasVirginia López de MaturanaDavid Mota ZurdoVicente Carrión ArreguiLuisa Etxenike UrbistondoJesús Zulet IzuraJonan Fernández ErdociaRaúl López RomoFernando Muga Villateeta María Lozano Alia.

Eduardo Mateo liburuaren editoreetako bat da, eta, haren esanetan, «liburu honen egileek aztergai dute azken aldian nola eta zer emaitzarekin ari den transmititzen azken mende erdian euskal eta espainiar herritarrei biziki eragin dien terrorismoaren errealitatea».

ETAk ekintza kriminalak amaitu eta erakunde gisa desagertu ondoren, terrorismoaren errealitatea normalizatuz joan da hedabide mota guztietan, hala nola prentsan edo saiakeretan egindako analisietan, zineman, antzerkian, literaturan, komikian edota telebistan. Horregatik, komunikazio kanalen eta adierazpideen aniztasuna eta ugaritasuna egiaztatzeaz haratago, beharrezkoa da, nola kontatzen eta transmititzen dugun galdetzeaz gain, gertatutakoa nola ulertzen dugun ere galdetzea.

Liburuaren editoreetako beste batek, Antonio Riverak, honako hau adierazi du: «Gai bereziki garrantzitsua da, belaunaldi gazteei transmititzen zaiena bizi izan ez duten historia baten ezagutza denean. Hala izanik, gaizki ulertuak edo pertzepzio okerrak ere gerta daitezke, eta hori ezjakintasuna bera baino kaltegarriagoa izan daiteke». Nola oroitzen dugu iragana? Zer iragan oroitzen dugu? Zergatik oroitzen dugu? Zertarako? Galdera horiei guztiei heldu izan diete historiak, filosofiak, psikologiak edota soziologiak.

Baina horien transmisioa sortzaile eta artistei ere badagokie, fikziotik (edo ez-fikziotik) gertatutakoaren errealitatea birsortuz memoria kolektibo bat eratzen duten narratibak sortzen baitituzte. Memoria horren ariketa, banakakoa edo pertsonala bada ere, balio sistema jakin bat finkatzen edo zalantzan jartzen duten testuinguru eta prozesu sozialen bidez gauzatzen da; alderdi horiek bereziki zaindu beharrekoak dira indarkeria terroristaren justifikazioari eta biktimen aitorpenari dagokienez. Gai horiek guztiak aztertzen ditu lan honek, 2019ko urrian egin zen Fernando Buesaren XVII. mintegiaren emaitza diren hurbilketa kritikoetatik abiatuta. Mintegi horren helburua gogoeta egitea izan zen, eta jakitea nola transmititu eta aldatu diren terrorismoaren narratibak arteetan, letretan edo hezkuntzan, eta zein harrera izaten ari diren euskal eta espainiar gizartean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

1728