“Udaleku irekiak; Kirol Egokitua. Desberdintasunak ikusaraziz, aukerak sortuz”
“Udaleku irekiak; Kirol Egokitua. Desberdintasunak ikusaraziz, aukerak sortuz”
Izena emateko epea maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik.
Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin batera, desgaitasuna duten haur eta gazteentzako udaleku irekiak antolatu ditu Gipuzkoako zenbait udalerritan, ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean.
UDA programaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren helburua da desgaitasunen bat duten pertsonentzako aisialdiko eta denbora libreko eskaintzan dagoen hutsunea betetzea, eta kolektibo horri jarduera planak eskaintzea, udan zereginak izan ditzaten eta bizikidetzaz goza dezaten.
Aurten, berrikuntza modura, Debagoienera zabalduko da programa eta Aretxabaletan eta Arrasaten ere udaleku irekiak eskainiko dira. Era berean, Gipuzkoako udalerri hauetan ere izango dira udalekuak: Donostia, Errenteria, Irun/Hondarribia, Azpeitia/Azkoitia, Urretxu/Legazpi, Ordizia/Beasain eta Zarautz.
Harkaitz Millan Kultura eta Gazteria diputatuak adierazi duenez, «aurten, Udalekuetan eta Gazte Oporraldietan behar bereziak dituzten haurrentzat eskaintzen ditugun plazez gain, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin lankidetzan aritu gara, udaleku irekiak egiteko, ezgaitasuna duten haurrei udan aisialdiko jarduerak egiteko aukera emateko».
Beste alde batetik, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko lehendakari Blanca Arangurenek bereziki nabarmendu nahi izan du Gazteria Zuzendaritzak bigarren urtez jarraian egin duen ahalegina haur eta gazte desgaituek kirol jarduerak egiteko eta gainerakoek bezala udan denbora librean ondo pasatzeko aukera izan dezaten. Arangurenek azpimarratu duenez, “oso urrats garrantzitsua da, izan ere, apustu horri esker, Gipuzkoako zenbait udalerritan eskaini ahal izango dugu zerbitzua eta jende gehiagorengana iritsi ahal izango gara. Haurren eta gazteen oinarrizko eskubide bati erantzuten dioten aukerak sortzen ari gara”.
Izena emateko epea maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik. Interesdunek esteka honen bidez eman dezakete izena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfg3MOSLEhvwj4QeRADlQZgIeOdAykEIa6ic2WlUbp0ynsRAg/viewform? USP = sf_link
2766