Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro “Ventaseko auzotarrek segurtasunez joango dira tren geltokira”

“Ventaseko auzotarrek segurtasunez joango dira tren geltokira”

Landetxako auzotarrek horrela eskatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak oinezkoentzat bidea egin du Ventaseko auzoarrak topo geltokira segurtasunez joateko

2018/07/17

Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatuak, Landetxako auzotarren elkartearen eskaerari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak egokitu duen oinezkoentzako bidea bisitatu du Irungo Ventas auzoko Elizatxo Etorbidean.

 Irungo erdigune eta Ventas auzoa lotzen dituen espaloia 62.zenbakiaren parean amaitu egiten da eta, horren ondorioz, arrisku uneak sortzen dira, auzotarrek GI-3452 errepidearen bazterbidea erabiltzen dutelako tren geltokira joateko. Horrek, bide segurtasun arazoak sortzen ditu. “Landetxako auzotarrek horrela eskatuta, Elizatxo Etorbidean oinezkoentzako bidea egokitu dugu, 80 metroko zati batean, Ventaseko topo geltokira irisgarritasuna hobetzeko. Gure ustez, behin betiko aktuazioa udalak egin behar du, Porcelanasetik datorren espaloia luzatuz. Aldundiak, bitartean, auzotarren eskaerari erantzun dio”, azaldu du Oiarbide diputatuak.

Egokitze lanak gaur bertan bukatuko dira. Bi norabideen arteko mediana kendu da eta irabazi den toki horrekin oinezkoentzako bidea egin da 80 metro horietan.  “Oinezko bide horren erabiltzaileak, egokitutako tramuan zintarri eta bolardoekin babestuta egongo dira, eta noski, horrek segurtasunean nabarmen eragingo du”, adierazi du Aintzane Oiarbidek.

  

1690