170.000 ibilgailu igaroko dira datorren asteburuan Irungo ordainlekutik, itzulera operazioan
170.000 ibilgailu igaroko dira datorren asteburuan Irungo ordainlekutik, itzulera operazioan
Operazioa ahalik eta arinen igarotzeko, ordainlekuetako zerbitzuek pertsonal errefortzua izango dute
Itzulera operazioaren lehen asteburuan – abuztuaren 16tik, osteguna, abuztuaren 19ra–, 176.945 ibilgailuk igaro zuten Irungo ordainleku nagusia. Hauetatik 105.660, (%60) Frantziarako bidean eta beste 71.285 (40%) Donostiarantz. Horretarako Bidegik Irun eta Zarauzko ordainlekuetako kabina guztiak zabalik izan zituen eta gauza bera egingo du abuztuko azken asteburu honi begira.
Foru agentziaren aurreikuspenen arabera, abuztuko azken asteburuan, 23tik 26ra, ostegunetik igandera, beste 170.000 ibilgailu pasako dira Irundik . 115.000, %68 iparradera eta 55.000, % 32, hegoaldera. Ostirala 24 eta larunbata 25 izango dira trafiko handieneko egunak, egunean 46.000 ibilgailuren joan-etorriarekin.
Itzulera operazioa ahalik eta arinen igarotzeko Irun eta Zarauzko ordainlekuak zabalik eta pertsonalarekin egongo dira. Irunen bederatzi kabina prest egongo dira Frantziara doan trafikoa kudeatzeko eta beste lau Bilboko norabidean doanarentzako. Zarautzen, hamaika kabina egongo dira irekita Frantziarantz eta lau Bilborantz. Beste bi Zarauzko irteerarako egongo dira erabilgarri.
Foru sozietatearen esanetan, ibilgailuen itzulera mailaka eta gradualki egiten da eta ondorioz abuztuaren bigarren hamabostaldiko egunetan trafikoa handia izaten da. Hori dela eta, datorren astean ere ordainlekuetako zerbitzuek pertsonal errefortzua izango dute.
Joan-etorri hauek direla eta, Gipuzkoako agentziak gogorarazi du ezarritako abiaduraren mugak eta autoen arteko tarteak zaindu behar direla, eta atseden tarteak hartuta gidatu.
1491