2019ko foru aurrekontu orokorren proiektua negoziatzeko bilerekin jarraitzen du Foru Aldundiak
2019ko foru aurrekontu orokorren proiektua negoziatzeko bilerekin jarraitzen du Foru Aldundiak
Foru erakundea Podemos-Ahal dugu-ren batzarkide taldearekin elkartu da
2019ko aurrekontu orokorren proiektua negoziatzeko egiten ari den bilera-sortan, Podemos-Ahal dugu-ren batzarkide taldearekin elkartu da gaur Gipuzkoako Foru Aldundia. Prozesuko bigarren batzar honetan egon dira, foru erakundea ordezkatzen, Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olano; Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatu den Denis Itxaso; eta Ogasun eta Finantzetako foru diputatu den Jabier Larrañaga. Podemos-Ahal dugu-ren ordezkaritza, bere aldetik, bozeramaile den Imanol Gude eta batzarkide den Patricia Getek osatu edute.
Bilera giro onean egin da, eta Aldundiak berretsi du prest dagoela Batzar Nagusietan ordezkaritza duten taldeen ekarpen eta proposamenak entzuten jarraitzeko. Bilera-sortak ostegunean jarraituko du, Alderdi Popularrarekin egingo den batzarrarekin, eta EAJ/PNV eta PSE-EEko batzarkide taldeekin egingo direnekin itxiko da. Ondoren, proiektua Batzar Nagusietara pasako da, Osoko Plenoan bertan eztabaidatu eta bozkatzeko: osoko emendakinak abenduaren 12an, eta abenduaren 21ean behin betiko eztabaida eta bozketa.
1690