Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro 2022ko urtarrilaren 1era atzeratu da Ticket BAIren hasiera

2022ko urtarrilaren 1era atzeratu da Ticket BAIren hasiera

Gipuzkoan, 2021eko urtarrilaren 1ean zen hastekoa proiektua eta gradualki joango zen hedatzen.

Bi emakume erosketa bat egiten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtebete atzeratuko du Ticket BAIren hasieran, 2022ko urtarrilaren 1era, Covid-19ak eragin duen egoera dela eta. Gipuzkoan, 2021eko urtarrilaren 1ean zen hastekoa proiektua eta, hortik aurrera, gradualki joango zen hedatzen 2022ko amaiera bitartean. Gaur iragarritako erabakiarekin, ordea, prozesu osoa urtebete atzeratzen da. Zerga betebehar berri honek jarduera ekonomikoak egiten dituzten eta euskal zerga ikuskaritzako eskumenpean dauden zergadun guztiei eragiten die, 54.000 inguru Gipuzkoan.

          Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, Covid-19ak eragin duen agertoki ekonomikoak bete betean eragiten dio aipatutako kolektiboari, eta sektore askok beraien jarduera eten egin behar izan dute alarma egoera indarrean sartzearen ondotik. “Egoera normaltzen denean, jarduera ekonomikoa berreskuratzea izango da lehentasuna autonomo eta enpresentzat, baina baita Foru Aldundiarentzat ere. Horregatik erabaki dugu Ticket BAI bezalako proiektu garrantzitsu bat atzeratzea”, esan du.

  

2258