Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro 21 gazteek beren obra Gipuzkoako merkataritza lokaletan erakutsiko dituzte Aldundiak sustatutako Art Pareta ekimenari esker

21 gazteek beren obra Gipuzkoako merkataritza lokaletan erakutsiko dituzte Aldundiak sustatutako Art Pareta ekimenari esker

Tokiko talentu artistikoa sustatzeko politikan kokatzen da ekimen hau

2017/05/04

Aldundiak  Arteuparterekin lankidetzan sustatu duen ekimenari esker Gipuzkoako hogeitabat artista plastiko gaztek euren obra erakutsi ahal izango dute Gipuzkoako merkataritza lokaletan.

Foru Aldundiak tokiko talentu artistikoa sustatzeko politikan eta Kultur Dealers edo Katapulta Tour bezalako antzeko programen testuinguruan kokatu du ekimena. “Hemen gatoz berriro Foru Aldundiaren xede nagusiarekin: sortzaileak eta espazioak harremanetan jartzea sortzaileak ahalik eta gehien ikusarazteko eta edonoren eskura egongo diren erakusketa zirkuitu hiritarrak sortzeko”, adierazi du Itxasok. Prentsaurerkoan parte hartu dute Paul Lataburu Arteuparteko ordezkariak eta   Marcos Navarro y Daniela Garreton, artista plastikoek.

Aldundiaren deialdian hautatutako artista eta lokalak hauexek dira:

  • DENDATU LOKALA (DONOSTIA) / MAIALEN REPARAZ
  • BOTANIKA (DONOSTIA) / AINIZE TXOPITEA 
  • ASTARBE SAGARDOTEGIA (ASTIGARRAGA) / SUPERFACE 
  • PESCADERÍA IRE (DONOSTIA) / DANIELA GARRETON 
  • KOKOJATEN (EIBAR) / MARCOS NAVARRO 
  • CONVENT GARDEN (DONOSTIA) / OHIERGI ESTORMES 
  • CARREFOUR GOIERRI (GOIERRI) / ARITZ KABE
  • NOCOLOR (DONOSTIA) / JUNCAL AGUIRRE 
  • ART DECO (DONOSTIA) / IÑAKI ELOSUA 
  • A FUEGO NEGRO (DONOSTIA)  IMANOL AIZPURU 
  • GOLOCAL SAN SEBASTIÁN (DONOSTIA) / MARÍA ROMERO 
  • AQUARIUM (DONOSTIA) / FORTÚN 
  • ASADOR URKIOLA (BEASAIN) / MAITE ROSENDE 
  • RESTAURANTE KULIXKA (ZARAUTZ) / JAVI PECIÑA
  • BIDEGOXO (TOLOSA) / NATALIA CAMBRONERO 
  • PETRITEGI (ASTIGARRAGA) / ANDONI GARCÍA BAÑEGIL 
  • LAIA (HONDARRIBI) / JUDAS ARRIETA 
  • MALA GISSONA (DONOSTIA) / JOKIN  FERNANDEZ 
  • Arzak (Donostia) / UDANE JUARISTI
  • ASTORIA 7 (DONOSTIA)/ MIKEL ARTEAGA
  • BBKAFE (DONOSTIA)/ DANIELA GARRETON

Artista bakoitzak lau lan jarriko ditu ikusgai egokitu zaion tokian. Edozein modutako arte grafikoa jar daiteke, argazkiak izan ezik.Maiatzaren 4tik uztailaren 1era arte egongo dira obrak ikusgai. Ekimen hau amaitzeko, jaialdi bat egingo da Trintxerpeko Ziriza etxean artistak eta obrak bertan direla, eta zenbait jarduera antolatuko dira.

Ekimen hau osatzeko, web orri bat dago www.localartpareta.com, sareko oinarrizko tresna izango dena, eta bertan mapa interaktibo bat egongo da, Local Art Paretaren lehen edizio honetako erakusketa espazioak non egongo diren eta zein obra jarriko diren jakinarazteko.  Mapa inprimatu egingo da eta Turismo bulegoetan eta kultur zentroetan banatuko da.

Local.Art.Pareta hemengo artisten obra grafiko eta plastikoaren eta “eguneroko kontsumoko" Gipuzkoako espazioen “bategitea” oinarri duen proiektu bat da. Helburua da Gipuzkoako artisten sormen plastikoko lana ezagutzera ematea, egungo artisten talentua ikusgai jartzeko, espazioen sare bat osatuta, horrela balio erantsia emateko beren eguneroko zereginei, paretetan hemengo artea jarrita. Azken finean, artistei laguntzeko plataforma bat izango da, artistak eta espazioak biltzen dituena.  “Proiektu honekin erakusketa zirkuitu bat osatuko dugu kaleetan, artista gazteei aukera emateko beren obrak ikusgai jartzeko, ezagutarazteko eta baita saltzeko ere. Horrela, artista horiek duten maila eta kalitatea ikusiko dugu. Kalea museo bizi bihurtuko da eta espazio bakoitza, hiriko erakusketa zirkuituko areto bat. Aukeratutako lokalek Gipuzkoako artearen mapa osatuko dute” esan du Itxasok.

Nabarmendu du horrelako esperientziak hainbat tokitan egin direla, besteak beste, Bartzelonan, eta arrakasta handia izan dutela, bultzada berri bat eman diotela arte grafikoari, eta, horrela, hiri guztira zabaldu dela

 

 

 

 

 

  

1716