21 lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a Gipuzkoako egoitzetan
21 lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a Gipuzkoako egoitzetan
Azken orduetan bi pertsona hil dira eta hiruk eman dute positibo
Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du, azken orduetan, 21 adineko pertsonek gehiagok gainditu dutela Covid-19a, eta guztira 127 direla mediku alta jaso dutenak. Alta horiek eman dira Arrasateko Iturbide egoitzan (13), Beasaingo Arangoitin (1), Eibarko Egogainen (1), Zarauzko Santa Anan (4) eta Zumaiako Otezurin (2). Alabaina, azken datuen arabera, hiru lagunek eman dute positibo eta bi zendu dira Eibarko Egogain eta San Andres egoitzetan. Beraz, Gipuzkoako 65 egoitzetako kasu positiboak dituzten 16 egoitzetan, 127 alta daude guztira, 148 heriotza eman dira eta 259 lagunek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. Horietako 37 Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan daude ingresatuta eta 33 ospitaleratuta.
Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzen egoerari dagokionez, diagnostiko positiboa zuten bi lagunetatik batek azken orduetan jaso du mediku alta, Donostiako Uliazpiren zentroko egoiliarrak. Beraz, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetan, pertsona bat dago Covid-19n positibo emanda, Donostiako Iza egoitzan.
Bozeramaileak, beste egun batez, eskertu nahi izan du egoitza zentroetan egiten ari diren lan “nekaezina”, eta azpimarratu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburuak berdina izaten jarraitzen duela: “Zaurgarrienak diren pertsonak eta egoera honen aurrean babesgabe daudenak lagundu eta babestea”. Horregatik, gaineratu du Mendozak, “gure gaitasun, ezagutza eta esperientzia guztia ari gara bideratzen egoitzetan Covid-19aren kudeaketara, gure lehentasun nagusia direlako”. Horrez gain, bere esker ona ere azaldu die senitarteko guztiei, une zail hauetan euren “ulermen eta lankidetzagatik”.
2131