357.000 ibilgailuren joan-etorria espero du Bidegik Aste Santuetan
357.000 ibilgailuren joan-etorria espero du Bidegik Aste Santuetan
Datorren asteazkenetik Pazko astelehenera, Irungo eta Zarauzko kabinetan langile gehiago arituko dira
Aste Santuko oporrak direla eta, AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzen dituen Bidegi foru agentziak, Irun eta Zarauzko ordainlekuetako kabinetako zerbitzuak indartuko ditu langile gehiagorekin, aurreikuspenen arabera, bi puntu hauetatik igaroko diren 357.000 ibilgailuen joan etorria arintzeko. Era berean, zirkulazioa errazteko, bi autobideetan egiten ari den lanak bertan behera utziko ditu.
Aurreikuspenen arabera, asteazkenetik astelehenera Irungo ordainlekutik 163.500 ibilgailu igaroko dira bi noranzkoetan. Horietatik, 69.400 Iparralde-Frantziara joango dira eta 88.600 Behobiatik Bilbora noranzkoa hartuko dute. Trafiko gorakada handiena, Frantzia noranzkoan, asteazkenean eta ostegunean espero da, eguneko 14.300 ibilgailurekin. Bilborantz, aldiz, ostiralean -Frantziako lehen opor egunean- eta larunbatean, 19.300 ibilgailurekin. Zarauzko ordainlekutik, berriz, 193.500 ibilgailu igaroko dira, 88.700 Behobiarantz eta 104.800 Bilbo aldera.
Halaber, foru agentziak gogorarazten du Biriatuko mugan gobernu frantziarrak ezar ditzakeen balizko segurtasun neurriak medio, auto-ilara handiak sor daitezkeela Frantzia noranzkoan. Horregatik, mugaz gaindiko joan etorriren bat aurreikusita dutenei gomendatzen zaie informatuta egotea, bai Eusko Jaurlaritzako Trafikoko web orrian, -www.trafikoa.eus-, twiterren -www.twiter.com/trafikoaejgv-, Bidegiko webeko mapan -www.bidegi.eus- edota 011 telefonoan.
1404