Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro 70 gipuzkoar baino gehiagok ospatu dute Aldundiak eta Surfrider-ek antolatutako Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna

70 gipuzkoar baino gehiagok ospatu dute Aldundiak eta Surfrider-ek antolatutako Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatu da, herritarren lana eta esfortzua aitortzeko ekitaldia.

2019/12/05

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Surfrider Foundation Europe ordezkaritza espainiarrak, Euskadin 2014. urtetik egin den lanaren jakitun, ekitaldi bat antolatu dute Donostiako Aquariumean pertsona hauek omentzeko.  

2017az geroztik Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna eta OSPAR kanpainan parte hartzen duten erakunde zein boluntario guztiek egiten duten esfortzua ospatzeko ekimen ugari burutu dira. Egiten den lana ospatzea erakunde ezberdinen arteko harremanak estutzeko eta proiektua hobetzeko aukera ematen du . Adibide gisa Aldundiak, Zumaiena Ikastetxeak eta Surfrider Espainiak 2019ko otsailean sinatutako hitzarmena dugu.

Aurten festa hau etorkizunean datza, Gipuzkoako kosta eremuaren inguruan boluntarioek dituzten proposamenak eskuratzeko asmoz. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Surfrider Espainiak proposamen horiek baloratuko dituzte. Honez gain, lehiaketa online baten bitartez boluntarioek eskuratutako ezagutza ebaluatuko da.

Urtero Surfrider Espainiak Euskadiko hiru hondartzetan egiten duen itsas-zaborra monitorizatzeko ekimenean parte hartzen dute ekitaldi honetako pertsonek. Itsas-zaborraren arazoa aztertzeko garrantzitsua da monitorizazioa; izan ere, itsasora 10.000.000 milioi tona hondakin iristen dira urtero. Arazo hau dela eta, ipar-ekialdeko Atlantikoko itsas ingurunea babesteko hitzarmena eratu zen (OSPAR hitzarmena), Parisen sinatu zen 1992ko irailaren 22an eta honen bitartez Europar Batasunak eta 15 gobernuk elkarlanean aritzen dira ipar-ekialdeko Atlantikoko itsas-ingurunea babesteko.

Zumaiena Ikastetxeko ikasleak izan dira ekitaldian, Zumaiko Inpernupe hondartzan egindako segimenduan parte hartu dute. Nagusilan taldekoak eta BHI Mutrikukoak ere izan dira; beraiek Mutrikuko Burumendi hondartzan egindako itsas-zaborren kontrolean parte hartu dute.

Ekitaldiari hasiera eman dio Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak. Gipuzkoako hondartzetako OSPAR monitorizazio kanpainan boluntarioek egindako lana eskertu du. Ondoren, Vanessa-Sarah Salvok, Surfrider Espainiako koordinatzaileak, Gobernuz Kanpoko Surfrider Espainiako teknikariak, GKEarentzat ekarpenak duen garrantzia azpimarratu du; eta jarraian, Xavier Curtok, Surfrider Espainiako ingurumen teknikariak, 2019ko monitorizazioaren emaitzak aurkeztu ditu. Amaitzeko, diplomak banatu zaizkie egindako lana eskertzeko.

  

1793