Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Adineko lau lagun zendu dira COVID-19arekin egoitzetan

Adineko lau lagun zendu dira COVID-19arekin egoitzetan

Azken orduetan, Aldundiak DYArekin batera egiten dituen prebentziozko mapeoek zazpi kasu positibo atzeman dituzte egoiliarren artean, eta beste pertsona batek gainditu du gaixotasuna.

Azken orduetan, Alai-Etxe (Donostia) zentroko erabiltzaile bat, Lamourouseko (Donostia) beste bat eta Argixaoko (Zumarraga) bi pertsona hil dira COVID-19arekin. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek zazpi kasu positibo atzeman dituzte gaur: hiru Zorroagan (Donostia), bat Lamorousen (Donostia), bat Txara II-n (Donostia), bat Otezurin (Zumaia) eta bat Jesusen Bihotza egoitzan (Errenteria). Gainera, adineko pertsona batek gehiagok gainditu du gaixotasuna, eta 87 dira dagoeneko. Pertsona hori Donostiako La Pazeko egoiliarra da eta, beraz, ez da COVID-19 kasu aktiborik geratzen egoitza horretan.

Gipuzkoan 65 egoitza-zentro daude, eta adinekoentzako 5.425 plaza. Gaur egun, erabiltzaileen artean COVID-19 kasu positiboak daude honako zentro hauetan: Hernaniko Santa Maria Magdalena (1), Bergarako Mizpirualde (4), Donostiako Alai-Etxe (20), Berra (8), Lamourous (23), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (2) eta Zorroaga (5), Zumarragako Argixao (8), Zumaiako Otezuri (1) eta Errenteriako Jesus Bihotza (1). Beraz, 74 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean.

Sei dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 49 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 87 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 41 pertsona hil dira.

  

1538