Adineko pertsonen zahartze osasuntsu eta aktiboa sustatzen duen "Adinberri" saioaren bigarren denboraldia, abian
Adineko pertsonen zahartze osasuntsu eta aktiboa sustatzen duen "Adinberri" saioaren bigarren denboraldia, abian
Adineko pertsonen zahartze osasuntsu eta aktiboa sustatzen duen "Adinberri" saioaren bigarren denboraldia, abian
• Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri fundazioarekin aliantzan egindako saioa astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 11:00etan.
Gaurtik (urtarrilak 13) aurrera, abian da ETB1en "Adinberri" saioaren denboraldi berria. Orain arteko izpiritu berarekin dator programa: adineko pertsonei zuzenduta, zahartze osasuntsu eta aktiboa bermatzeko helburuarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Adinberri fundazioaren bitartez babestutako saioaz, Eider Mendoza diputatu nagusiak gogorarazi duenez, “pertsona ororen ongizate integrala bultzatzea” foru erakundearen lehentasun nagusia eta, ikuspegi horretatik, Adinberri saioak “ekarpen esanguratsua” egingo duela aurreikusi du. “Eguneroko martxan, denok behar dugu arnasa eta ariketa fisikoa, osasuntsu eta orekan bizitzeko, ongi sentitzeko. Hain zuzen ere, programa honek leiho berri bat zabalduko du adineko pertsonen ongizate integrala sustatzeko ahaleginean, ikuspegi integral batetik eta modu entretenigarrian, egin ere”, gehitu du.
Bestalde, Unai Iparragirre ETBko zuzendariak azpimarratu du saioak Euskal Telebistako programazioan izandako harrera ona, eta gogora ekarri du EITBren zerbitzu publiko izaera. Arteman ekoiztetxearen lana nabarmentzeaz gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako elkarlanaren emaitza goraipatu du. "Autozainketaren kultura eta bizitza osasungarria sustatzeko, euskal herritarren ongizate integrala bilatzeko helburuz egindako saio erakargarria da 'Adinberri'", esan du. Atal guztiekin, prebentzioa eta bizi-ohitura osasungarriak bultzatzea da programaren erronka nagusia, baita adineko pertsonen autonomia ere.
"Adinberri"ren ardatza da adineko jendearen artean ariketa fisikoa sustatzea bere osotasunean, Iñigo Vicens prestatzailearen laguntzarekin. Halaber, programak irauten duen 40 minutu horietan, aurreko denboraldian lantzen ziren mindfulness eta estimulazio kognitiboaz gain, atal berriak egongo dira: elikadurari zuzendutakoa, Nahia Zeziagak gidatuta, eta mediku kontsulta, Esther Larrañaga mediku geriatrarekin. Laura Casado izango da mindfulneseko irakaslea eta Ane Iriondo estimulazio kognitiboa landuko duen aditua.
Horrekin batera, beste nobedadeetako bat da Iñigorekin batera ariketa fisikoa egingo duten adineko bi pertsonen parte hartzea: Pili Madinabeitia eta Juan Anjel Xarpas.
688