Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Administrazio publikoen kudeaketa hobetzeko erronkak aztertuko ditu Q-Epea biltzarrak, bere VI. edizioan

Administrazio publikoen kudeaketa hobetzeko erronkak aztertuko ditu Q-Epea biltzarrak, bere VI. edizioan

Sona handiko profesionalek eta adituek parte hartuko dute biurteko hitzordu honetan, ostegunean eta ostiralean Kursaalean

2016/05/16

Administrazio Publikoen Kudeaketa Aurreratuari buruzko kongresuak, Q-Epeak-ek,  bere VI. edizioa ospatuko du aste honetan, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Ostegunen eta ostiralean, kudeaketa-arlo ezberdinetako erreferentziazko profesionalek esparru publikoan kudeaketa aurreratua indartzeko gakoak eskainiko dituzte. “Euskal erakundeak administrazio moderno, eredugarria, eta gizartearen eskaera berrietara egokitutakoa finkatzeko egiten ari garen ahalegin bateratuan” kokatu du ekimen hau Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak.

Sektore publikoan egunerokotasun osoa duten gaiak landuko dira: lidergoa, gardentasuna, berrikuntza, talde-lana eta komunikazioa, sormena, sare sozialen erabilera, etab. Gai hauen inguruko erronkei aurre egiteko gakoak, eta hainbat erakundek garatutako praktika onak aurkeztuko dira.

  

1539