Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundia eta Arartekoa lankidetza estuan ari dira Bidean zentroko egoera argitzeko

Aldundia eta Arartekoa lankidetza estuan ari dira Bidean zentroko egoera argitzeko

Prozesu bat abiarazi dute bi ikuskapen prozedurak koordinatzeko, beti ere erakunde bakoitzaren independentzia eta autonomia errespetatuta

Gaur goizean, Maite Peña Gizarte Politikako diputatua Manuel Lezertua Arartekoarekin bildu da, Arartekoan jasotako kexak argitzeko, Bidean harrera-zentroaren funtzionamenduari buruzkoak. Diputatuak azaldu du prozesu bat abiarazi dutela bi erakundetan irekitako ikuskapen prozedurak “koordinatzeko”, beti ere bi erakunderen “independentzia eta autonomia errespetatuta”. Bi erakundeak bat datoz helburua dela aurkeztutako kexak “ahalik eta azkarren” argitzea. Bileran zehar, informazioa eman diote elkarri, egoerari buruzkoa eta emandako pausoei buruzkoa espedienteen jardunbidean.

Hala, Aldundiak informazioa eskatu du, Arartekoan aurkeztutako kexen edukiari buruzkoa. Arartekoak, aldiz, bere “konpromisoa” adierazi du laster aurretiazko txostena aurkeztuko diola Aldundiari, argitu beharreko gaien inguruan, horrela Aldundiari helarazi diezaion orain ez duen informazioa, hortik aurrera hasitako espedientearen izapidearekin jarrai dezan. Bitartean, foru erakundeak aurreikusitako gainerako eginbideei ekin die, joan den maiatzaren 8an Maite Peñak irekitako espedienteari jarraiki. Halaber, Arartekoak Aldundiari informazioa eskatuko dio Bidean zentroko hutsuneen inguruan, baldin eta antzematen baditu.

Bileran zehar, informazioa eman diote elkarri, egoerari buruzkoa eta emandako pausoei buruzkoa espedienteen jardunbidean
  

1664