Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundia Etxerat elkartearekin elkartu da, presoen egoera hizpide

Aldundia Etxerat elkartearekin elkartu da, presoen egoera hizpide

Maribel Vaquero Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendariak Urtzi Errazkin eta Naike Diez elkarteko ordezkariak hartu ditu foru jauregian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendari nagusi den Maribel Vaquero Etxerat elkarteko Urtzi Errazkin eta Naike Diezkek osatutako ordezkaritza batekin elkartu da gaur goizean foru jauregian. Topaketaren baitan, foru arduradunak Aldundia bultzatzen ari den Bizikidetza Lantzen proiektua mahai gaineratu du, bere lan ildoetakoa baita presoen bergizarteratze prozesuei ekarpenak egitea. Presoen senide eta lagunen elkarteko ordezkariek, bere aldetik, espetxeratuen egoera eta beharrei buruz aritu dira.  

  

1854