Aldundiak 1.725.223 euro inbertituko ditu Aldakonea eta Egogain adinekoen egotzetako erreforma lanetarako
Aldundiak 1.725.223 euro inbertituko ditu Aldakonea eta Egogain adinekoen egotzetako erreforma lanetarako
Aldundiak 1.725.223 euro inbertituko ditu Aldakonea eta Egogain adinekoen egotzetako erreforma lanetarako
Obrek 14 eta 10 hilabete iraungo dute, hurrenez hurren, eta Txara I eta Txara II-n egingo direnei batuko zaizkie
Donostiako Aldakonea Erresidentziaren erreforma proiektua onartu du gaur Diputatuen Kontseiluak. Honen bitartez, 1.080.119,16 euro bideratuko dira fatxadak, terrazak eta estalkia konpontzeko lanetara, obren iraupena 14 hilabetekoa izango delarik. Aldundiaren jabetzako eraikina da Aldakonea, eta bertan egoitza zerbitzuak eskaintzen zaizkie maila handiko mendekotasuna duten adineko pertsonei. 110 plaza eta 31 plaza dituen Eguneko Zentroa dauzka eta, ekainetik aurrera, 19 plazako unitate psikogeriatrikoa hartuko du bere baitan.
Imanol Lasa foru bozeramaileak azaldutakoaren arabera, eraikinaren egoera aztertu ondoren, antzeman da azken urteotan 1., 2., eta 3. solairuetan barruko zaharberritze lan garrantzitsuak egin badira ere –haietako azkena 2015eko urrian bukatuta- oraindik kanpoaldeak konpondu beharra dagoela, arreta berezia jarrita fatxadetan, arazoak baitituzte, batez ere pitzadurak, arrailak, mortero eta pintura kentzen hasita eta abar. Halaber, estalkietan eta terrazetan ur filtrazioak daude.
Egogain erresidentzia
Era berean, Kontseiluak martxan jarri du Eibarko Egogain gerontologia instalazio elektrikoak berritzeko proiektua. Aurrekontua 645.103,85 eurokoa izango da, eta lanak burutzeko epea, berriz, hamar hilabetekoa. Zentro hau Aldundiari utzitako eraikin bat da, 2008az geroztik egoitza zerbitzuak eskaintzen dizkiena adineko pertsonei, 185 plaza guztira. Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa dago ere bertan.
Eraikina hirurogeita hamarreko hamarkadan eraikitakoa da, eta bere egoera aztertu ondoren, antzeman da urteetan zehar zati batzuetan berrikuntzak egin arren, instalazio elektrikoak egokitzea premiazkoa dela. Luis María Arteaga Ansa perito industrialak idatzi du proiektua, eta Arkitekturako Foru Zerbitzuaren onarpena jaso du.
Obra hauek duela gutxi Txara I eta Txara II eraikinetarako iragarritakoei batzen zaizkie. Instalazio hauek 200 erabiltzaile dauzkate eta kostua 2.604.548,48 eurokoa izango da. Lasak azaldu duenez, inbertsio hau urtero Aldundiak Gipuzkoan bizi diren eta mendekotasuna duten 27.000 herritarrei arreta emateko egiten duen inbertsioaren zati txiki bat baino ez da -335 milioi eurokoa da osoko kopurua-. “Gure konpromisoa da Gipuzkoa eredu izaten jarraitzea alor honetan ere. Horrek eskatzen du, beste hainbat gauzaren artean, hala nola plaza berriak sortzea, -2016an 165- gure adinekoentzako erresidentzia eta zentroen mantenimendurik egokiena bermatzea. Hau ere pertsonengan inbertitzea da”.
1354