Aldundiak adituak bildu ditu Bizikletaren i. Jardunaldian
Aldundiak adituak bildu ditu Bizikletaren i. Jardunaldian
Rafaela Romerok: "Bizikleta ez da moda bat, ezta haren hazkundea ere egoeraren araberako arrazoien ondorioz, eta bizikleta mugikortasuna irtenbidea da mugikortasun eskementzat".
"Berdeago, osasuntsuago: bizikletaz, biziago" izenburupean, Ficoban (Irun) ospatutako “Gipuzkoa bizikletan" I. Jardunaldiak bizikletaren mugikortasunak munduan izan dituen aurrerapenak aztertu ditu eta Gipuzkoak bizikletaren aurrerabidea sendotzeko dituen erronketan sakondu du.
Bizikletaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, gaur goizean I. "Gipuzkoa bizikletan" jardunaldiak egin dira Irunen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak antolatuta, bizikleten mugikortasunak munduan izan dituen aurrerapenak aztertzeko eta pandemiak ekarri duen bizikletaren aurrerapena sendotzeko Gipuzkoak dituen erronketan sakontzeko. "Bizikleta ez da moda bat, ezta haren hazkundeak egoeraren araberako arrazoien ondorio ere, eta bizikleten mugikortasuna mugikortasun-eskemetarako irtenbidea da, haren egiturazko diseinuaren parte izan behar du, eta, ondorioz, ikuspegiak aldatu behar dira", adierazi du Romerok,, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak.
Bere hitzaldiaren baitan, Romerok gogoratu du Gipuzkoa aitzindaria izan zela bere konpromiso politiko eta aurrekontuari dagokionez, bizikleta bidezko mugikortasun politiken sendotasunerako funtsezko tresnak lantzearekin: bizikletaren Estrategia eta BBLAP. Halaber, mugikortasunaren ikuspegi integratzaile berri bat hartzeko beharra nabarmendu du, gizarte-ekitatearen, ingurumen-jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren balioak aintzat hartuko dituena. "Mugikortasun iraunkorragorako trantsizioa sozialki bidezkoa bada bakarrik da bideragarria", esan du. "Bizikleta lehenestea bizitzaren jasangarritasuna lehenestea da, ingurumena zaindu eta babesten duen eta, batez ere, pertsonak zaindu eta babesten dituen mugikortasun eredu jasangarriaren alde".
"Berdeago, osasuntsuago: bizikletaz, biziago" izenburupean, Ficoban egindako topaketak, zeina telematikoki ere transmititu baita, honako hitzaldi hauek izan ditu: Maria Jose Rojo doktorea, mugikortasun iraunkorrean aditua Bruselan, Mugikortasun Aktiboa & Osasuna programaren buru POLIS Network-en (Cities and Regions for Transport Innovation), eta David Loisena, (Mobility Behaviour, @dloisg), gizarte psikologiako irakaslea UNEDen eta ikertzailea Garraioaren Ikerketa Zentroan, TRANSyT-UPM.
Maria Jose Rojok bere hitzaldian adierazi du “Osagai guztiak mahai gainean ditugu Covidek bultzatutako aldaketa aprobetxatzeko. Zaratarik gabe bizi izan dugu hiria, eta bizikletara itzuli gara. David Loisek zehaztu du ideia hori:” "Jarrera aldaketa bat dago, normalean portaera aldaketa baten atzetik dagoena. Hala ere, plangintza-neurririk gabe, aldaketa horietako batzuk bidean geratuko dira".
Jose Antonio Santano Irungo alkate eta jardunaldiei hasiera emateko arduradunak bizikletak gure hirietan duen papera azpimarratu du. "Egunero erabiltzen den ibilgailua da, baita ere mugak gainditzen laguntzen du". Gainera, gogorarazi duenez, Irunek "urteak daramatza erreferente izaten Mugikortasun Iraunkorrean, autobus elektrikoa edo Irun a 30 adibideekin".
Ondoren, mahai-inguru bat izan da, eta honako hauek parte hartu dute: Ander Iturri, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Dierektorea; Nagore Alkorta, EUDELeko lehendakariordea eta Azpetiako alkatea; Itziar Alonso, Kalapie Donostiako hiri txirrindularien elkarteko ordezkaria; Manu Gonzalez, Iraunkortasun eta Klima Behatokiko zuzendari teknikoa. Cristina Enea Fundazioa. Parte-hartzaileak bat etorri dira honako hau esatean: "Orain arte, udalerriak eta herriak, historikoki, autoan pentsatuta daude, eta, batez ere, autoa erabiltzen duten pertsona helduengan pentsatuta". Halaber, "Txirrindularien eta oinezkoen ikuspegia kontuan hartuta, hirien konfigurazioa aldatzeko garaia" dela adierazi dute.
Ander Iturrik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko zuzendariak, bere hitzaldian azpimarratu du: "Gipuzkoak Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana egitean izan duen zeregin aitzindariak Eibar-Maltzagakoa bezalako bidegorri enblematikoak eraikitzeko aukera eman digu". Gainera, erronka bat jarri dio bere buruari: "Olatu hau aprobetxatzea gure lurraldean nahi dugun mugikortasun berria sendotzeko".
1977