Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak adinekoentzako egoitzak aztertu eta plan bat jarri du martxan

Aldundiak adinekoentzako egoitzak aztertu eta plan bat jarri du martxan

Maite Peñak Batzar Nagusietan aurkeztu du proposamena, etorkizuneko premietara egokitu eta arretaren kalitatea hobetzeko, SiiSek egindako azterketa sakonaren emaitza modura

2016/10/21

Gipuzkoako Foru Aldundiak Batzar Nagusietan proposamena aurkeztu du, adinekoentzako egoitza zentroen eta eguneko zentroen kudeaketa eta baldintzak hobetzeko. Neurri horietako bat izango da Aldundiak aldi baterako egonaldien “zerbitzua bultzatuko” duela, adineko pertsonen eta haien zaintzaileen “bizi kalitatean” eragiten baitute”, nabarmendu du gaurko agerraldian Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak. Gaur batzarkideei jakinarazitako proposamen multzo hau SiiSek (Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa) egindako azterketa sakonaren emaitza dugu, Foru aldundiak hala eskatuta. Peñak azaldu duenaren arabera, gaur aurkeztu den SiiS zentroaren ikerketatik lehentasun hauek ondorioztatu dira, beti ere sektoreko eragileekin partekatuta: egoitza “nahikoa” eskaintzen dela ziurtatzea, lurraldeko “desorekak murriztea”, eskainitako arretaren “kalitatea” eta erabiltzaileen eta beren familien “gogobetetzea” ziurtatzea, eta sektorean “zuzeneko lanpostu berriak sortzea". 

  

1361