Aldundiak berritu egingo du Eskola Kirola
Aldundiak berritu egingo du Eskola Kirola
Multijarduera-taldeen prestakuntza 8 urtetik 6 urtera aurreratu ahal izango da
Eskola Kirolak indartu egin behar du erronka berriei eta gizartearen itxaropenei aurre egiteko: Kontziliazioa, genero-berdintasuna eta balioetan oinarritutako hezkuntza, eta abar.
Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak Programari buruzko gogoeta egiteko eta Programa berritzeko prozesu bat jarri du abian. Prozesu horretatik ateratzen diren emaitzak Foru Agindu berri batean islatuko dira.
2016an, Gipuzkoako Foru Aldundiak premiei buruzko azterketa bat sustatu zuen eta azterketa horren ondoren bost lan-ardatz ezarri ziren: Monitoreen prestakuntza eta trebakuntza, eskola Kirolaren finantzaketa, hasteko adina, parte-hartzearen eta errendimenduaren ibilbidea eta kontziliazioa.
Prozesuaren helburua haurraren ongizatea lortzea eta adituen ezagutza Eskola Kirolaren programa hobetzeko erabiltzea da.
Diagnostikoa egin ondoren, oinarrizko azterlan bat egiteko eta hezkuntza-komunitatearekin, kirol-eragileekin, osasuneko profe-sionalekin, adituekin eta gurasoekin erkatzeko prozesu bat ezarri zen.
Talde Sustatzailearekin batera, eskualdeko bulegoen eta mahaien bitartez datuak biltzeko hainbat prozesu jarri ziren abian eta inkestak egin ziren Gipuzkoako ikastetxeetan (200 ikastetxe) eta Gipuzkoako Kirol Kontseiluan.
Talde Sustatzaileak Esparru Akordioa landu eta onartu zuen. Esparru Akordio horretan berrikusteko Oinarriak ezarri ziren.
Deskribatutako prozesuaren ondorioz, kirola berritzeko irizpideak eta beharrezkoak diren aldaketak definitu dira. Aldaketa horiek Foru Agindu berrian bilduko dira, garrantzitsuenak honako hauek izanik: 6-8 urteko haurren prestakuntza-jardueren eskaintza sustatzea, irakaskuntzak eta lehiaketak berregituratzea, eskola-adinean kirol-egituren arteko mugikortasuna arautzea, monitoreak prestatzeko plana, Ikuskapen-plana.
2017/2018 ikasturtetik aurrera, multijarduera-taldeen prestakuntza 8 urtetik 6 urtera aurreratu ahal izango da, esperientzia pilotu gisa; aldaketa hori pixkanaka egingo da eta ikastetxeetako baliabideen arabera.
Jarduerak garapen psikomotorrarekin, gizarte- eta emozio-gaitasunekin eta balioetan oinarritutako hezkuntzarekin lotuta egongo dira, ikastetxean egingo dira eta ez da lehiaketarik izango.
Haurrek kirola egiten hasteko behar duten trebakuntza hobetzea eta berdintzea da helburua, baita jarduera hori goiz utz dezaten prebenitzea ere. Genero-ikuspegitik begiratuta, neskei aukera ematen die mutilekin parekatzeko kirola egiteko konpetentzietan, eta mutilei hainbat alderdi (koordinazioa edo erritmoa, adibidez) hobetzeko aukera ematen die, alderdi horiek garatzeko aukera gutxiago izaten baitute normalean.
2018/2019 ikasturtean lurralde osoan hedatuko da eskaintza oro har.
Foru Arau berriak monitoreen Etengabeko Prestakuntza Plan bat hartzen du kontuan. Plan horretan honako alderdi hauek hartuko dira aintzat:
Foru Aginduan bildu diren hobekuntzez gain, berritzeko prozesuaren aurreikuspenen arabera beste hobe-kuntza batzuk txertatuko dira. Hobekuntza horien artetik 2018/2019 ikasturtetik aurrera ezarriko den plana nabarmendu behar da. Plan hori herritar guztien sarbidea bermatzeko izango da.
1529