Aldundiak, Bidasoak eta Bera Berak, lurraldeko eskubaloia egituratuko dute
Aldundiak, Bidasoak eta Bera Berak, lurraldeko eskubaloia egituratuko dute
Aldundiak, CD Bidasoak eta Bera Berak Gipuzkoako eskubaloia egituratuko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, CD Bidasoak eta Balonmano Bera Berak gipuzkoako eskubaloia egituratuko dute. Aldundiak gipuzkoako bi eskubaloiko talderik garrantzitsuenekin sinatu du hitzarmena.
Etorkizunean eskubaloiko liga gorenetan izateko taldeak, harrobitik lantzera konprometitu dira gaur goizean bi taldeak Aldundiarekin.
Aldundiak, Goizane Álvarez-en partetik, oso pozik zegoela adierazi nahi zuen gipuzkoako bi talderik garrantzitsuenetarikoekin hitzarmena sinatzeagatik. Gainera, kirolaz ez bakarrik, Aldundiak bi taldeekin sinatutako hitzarmena mutilen zein nesken taldeekin sinatzea goraipatu du. Eskubaloiak daramatzan baloreak azpimarratzekoak dira baina Gipuzkoaren izena Europan zehar eraman izana garrantzitsuena da kasu honetan, bi taldeak kontinentean gure izena oso ondo utzi dutelako iraganean.
Goizane Alvarez-ek Aldundiaren konpromisoa Gipuzkoako bi talderik garrantzitsuenetarikoekin azpimarratu du. Hitzarmen honekin, Aldundiak kirol eredu “txukun eta iraunkorra” bilatu nahi du baina beti “talentuari” laguntzeko.
Bidasoak zein Bera Berak lanaren oinarria errespetuan, talde lanan eta esfortzuan jarriko dituzte baita beraien eskualdeetan sustatzaile bezala landu ere. Bidasoako eskualdean CD Bidasoak eta Donostialdean Bera Bera-k, bestearen lana aztertuko dute harrobitik hasita.
Irundarrak, Bera Bera onartu dute lurraldeko emakumeen eskubaloiaren talderik garrantzitsuena bezala. Donostiarrak, Bidasoa onartzen dute gizonen arloan. Bera Bera taldeak Donostialdean eramango dute gizonen eskubaloia baina Bidasoak dioen bezala eta alderantziz, Bidasoak bere lurraldeko emakumeen eskubaloiaz arduratuko da Bera Bera diktatzen duen bezala
Sinatutako hitzarmena, 2019ko abuztuaren 31an bukatuko da.
1412