Aldundiak bideometria bidezko aforoaren kontrolerako programa eta herritar guztientzako aplikazio bat garatuko ditu
Aldundiak bideometria bidezko aforoaren kontrolerako programa eta herritar guztientzako aplikazio bat garatuko ditu
Aldundiak bideometria bidezko aforoaren kontrolerako programa eta herritar guztientzako aplikazio bat garatuko ditu
Ingurumeneko Departamentuak herritar guztien eskura egongo den aplikazio bat garatuko du ere.
Era berean, Aldundiak sentsibilizazio eta informazio kanpaina bateratua egingo du ekainean eta uztailean, egonaldi mugatuko gomendioak, urruntze soziala eta higienea errespetatzekoak, indartzeko.
José Ignacio Asensio: “Baliabide guztiak jarriko ditugu herritarren eskura, Gipuzkoako hondartzak erantzukizunez erabili ahal izateko”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Hondartzen Lurralde Mahaia telematika bidez bildu du gaur goizean, Gipuzkoako hondartzen aforoa eta okupazioa kontrolatzeko udalen eskura jarriko dituen baliabide teknologikoak aurkezteko. Helburua da hareatzen erabilera COVID-19ak eragindako pandemiaren aurkako prebentzio-neurriekin bateragarri egitea.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako kostaldeko hondartza guztietako aforoaren neurketa egingo du AZTIrekin batera. Programa hau ekainaren 18tik aurrera egongo da eskuragarri, hondartzen denboraldia hasi aurretik (uztailaren 1ean). Era berean, Aldundiak herritar guztien eskura egongo den aplikazio bat garatuko du (APP). Horren bidez, erabiltzaileek hondartza guztien okupazio maila ezagutu ahal izango dute, modu erraz eta semaforo-sistemarekin. Aplikazioa 15 minutuan behin eguneratuko da, hareatza bakoitzaren okupazioaren berri denbora errealean emanez eta hondartza bakoitzean ezartzen diren dentsitate-maila jakitera emanez. Mapa interaktiboa eskainiko du, kolore desberdinetako ikonoekin, hareatza bakoitzaren okupazioaren arabera. Halaber, udalentzako alerta-sistema bat izango du, aforoak, marea-igoerak eta aforoen baldintzak aldatu baino lehen jakinarazteko.
Gainera, Mahaiaren aurreko bileran erabakitakoaren arabera, Ingurumeneko Departamentuak sentsibilizazio-kanpaina bat egingo du, herritarrei hondartzak arduraz erabiltzeko arauen eta arretazko neurrien berri emateko. Hala nola, bi orduko egonaldi mugatua, urruntasun soziala eta higienea errespetatzea. Komunikazio horrek udalen laguntza izanen du eta kartelak, megafonia edo beste baliabide batzuk erabiliko ditu, baita hedabideetan, web orrietan eta sare sozialetan ere.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi du aplikazioak izugarri erraztuko duela Gipuzkoako hondartzetako aforoen kontrola eta kudeaketa, eta hori oso garrantzitsua dela gaur egun. Alde horretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromiso hau hartu du: “hondartzen erabilera arduratsua egiteko eta gozamena eta osasunaren babesa bateragarri egiteko baliabide guztiak herritarren eskura jartzea”. Foru arduradunak iragarri du laster aurkeztuko duela aplikazio berria.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Hondarribia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerrietako alkateek.
1674