Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak eta Idiazabal Gazta Jatorri Deiturak Zeraingo kasua gaitzetsi dute

Aldundiak eta Idiazabal Gazta Jatorri Deiturak Zeraingo kasua gaitzetsi dute

Bi erakundeek salatu dute senar-emazteek esnea ekoizten zuten ustiategian gertatutakoa, Idiazabalgo Jatorri Izendapenarekin gazta egiteko. Era berean, sektorean baldintza duinen alde egindako lana aldarrikatu dute

Lurralde Oreka Berdeko diputatuak, Xabier Arrutik, eta Idiazabal Gazta Jatorrizko Deituraren lehendakariak, Felix Ajuriak salatu egin dituzte Zeraingo baserrian izandako gertakariak; izan ere, senar-emazte batzuek ustez esplotatu egiten zituzten abeltzaintza-ustiategian egoera irregularrean eta kontraturik gabe zeuden langileak. Arrutiren hitzetan, “horrelako egoerak erabat justifikaezinak dira, eta ez dute ordezkatzen gaztaren sektorearen errealitatea, ezta lehen sektorearena ere, oro har”. Ildo horretan, gaineratu du “sektoreko erakunde, eragile eta elkarteak elkarrekin lanean ari garela lan-baldintza duinak eta bidezkoak bermatzeko, eta, beraz, ezin dugula horrelako egoerarik onartu, eta ezin dugula onartu egoera horiek Gipuzkoako gazta-, nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueraren irudia zikintzea”.

Bestalde, Idiazabal Jatorri Deituraren presidenteak adierazi du “Idiazabal Gazta Jatorri Deitura argi eta garbi kokatzen dela sektorearen jasangarritasunaren defentsan, soziala ere bai, zeinak lanerako baldintza duin eta legalak barne hartzen baititu, bai abeltzainen eta gaztandegien titularrentzat, bai haien langileentzat”.

  

1423