Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak Euskadiko migrazioari eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziari buruzko jardunaldia antolatu du

Aldundiak Euskadiko migrazioari eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziari buruzko jardunaldia antolatu du

Gunea aretoan izan da topaketa, eta bertan, adituek araudiak Euskadiko migrazio-egoeran duen eragina eta garrantzia aztertu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gaur egun, Europako migrazioen kudeaketak erronka handiak ditu, bereziki giza eskubideen errespetuari dagokionez. Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 5. artikuluak bermatzen badu ere migratzaileen atxiloketak legezkoa izan behar duela eta ez arbitrarioa, askotan eskubide horiek ezin dira aintzat hartzen praktikari dagokionean. Testuinguru horretan, jardunaldia izan da gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko Gunea aretoan, migrazioak Euskadin duen egoera eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia aztertzeko helburuarekin. Bertan parte hartu dute zuzenbidean eta migrazioan adituak diren hainbat pertsonek.

Lehenengo blokean, David Moyak, Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak immigrazioari buruz duen esparru orokorrari buruzko ikuspegia eskaini du, migratzaileen atxiloketak erdigunean jarriz. Paloma García de Viedmak Raíces Fundazioko abokatuak ere hartu du parte, eta besteak beste, inoren kargura ez dauden adingabeen babesa izan du ardatz, atxiloketa, gaitzespena eta adinaren zehaztapena bezalako gaiak jorratuz. Jon Mirena Landa Gorostiza UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak gidatu du lehen bloke hau.

Bigarren blokean, ‘Migrazioaren errealitatea gure artea’ izeneko mahai-ingurua egin da, eta, bertan, esparru akademikoko ahots nabarmenek beren ikerketak partekatu dituzte. María Nieves Arrese, UPV/EHUko Administrazio Zuzenbideko irakaslea, Euskadiko migratzaileen harrera politikez eta emakume migratzaileen egoeraz aritu da, giza eskubideen defentsan. Unibertsitate bereko irakaslea den Iker Barberok Bidasoako Europako mugako polizia-jarduera jorratu du; Deustuko Unibertsitateko ikertzailea den Encarnación La Spinak, berriz, Euskadin immigrazioa eta asiloa kudeatzeko erronkak nabarmendu ditu, Migrazioari eta Asiloari buruzko EBko Itunari dagokionez. Enara Garro Carrera UPV/EHUko Zuzenbide penaleko irakasleak egin ditu moderazio lanak.

Jardunaldia aukera garrantzitsua izan da Europako migrazioaren egungo erronkak aztertu eta hauek Euskadin duten eragina lantzeko.

  

4413