Aldundiak GI-2637 errepidea hobetuko du eta Zegamako bidegorriko obrak amaituko ditu
Aldundiak GI-2637 errepidea hobetuko du eta Zegamako bidegorriko obrak amaituko ditu
Obra irailean hasiko da. Aurrekontua 1,5 milioi eurotik gora izango da eta lanak egiteko epea 6 hilabete
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak Zegaman egin duen aurkezpenean azaldu duenez, Udalarekin adostu ondoren, Ondaraldeko poligonotik Zegamako herrigunerainoko GI-2637 errepidearen hobekuntza eta bidegorriaren eraikuntzari aurten ekitea erabaki dazaio. “Idiazabal eta Zegama arteko bidegorria amaitzeko falta den bizikleta eta oinezkoentzako bidea egingo da. Badakigu Goierriko zona horretako bizilagunek proiektu horren zain daudela aspalditik eta, beraz, gehiago ez luzatzea espero dugu. Obrak irailean hasiko dira, eta dena aurreikusitakoaren arabera baldin badoa, 2018ko hasieran bukatuta egongo da Zegama eta Idiazabal arteko bizikleta eta oinezkoen lotura” esan du Oiarbide diputatuak.
Obrak 780 metroko luzera du, eta Ondaraldeko poligonoaren sarreran hasi eta Gure-Kabiaren parean amaituko da, Zegamako herrigunearen hasieran. GI-2637 errepidea hobetuko da eta plataforma berean egingo da bizikleta eta oinezkoentzako bidea. Bide Azpiegituretako diputatuak azpimarratu duenez, obra amaitu ondoren "nabarmen hobetuko dira bertako biztanle eta langileen irisgarritasuna eta segurtasuna eguneroko joan-etorrietan”.
GI-3701 errepideko galtzadak hiru metroko bi errei izango ditu eta 0,40 metroko bazterbideak, gehi 3 metro baino gehiagoko zabalerako bidegorria.
Oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea Ondaraldeko poligonora errepidearen ekialdeko aldetik iritsiko da eta Zegamako aldean amaitu behar du, mendebaldean, han baitago espaloia. Beraz, errepidea gurutzatu behar da tokiren batean, eta arazo hori konpontzeko, erdian irlatxo batzuk egingo dira, zirkulazioa 40 km/h-ra mantsotu ahal izateko Hartara, oinezkoentzako pasabidea jarri ahal izango da ibilbideei jarraipena emateko.
GI-2637 errepidearen plataforma handitu eta bidegorria egiteko lanak amaitzeaz gain, obra horiek aprobetxatuko dira drainatze sisteman eta ur horniduran hainbat hobekuntza egiteko. LED teknologiako argiak jarriko dira bidegorrian.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur egungo Ondaraldea industriguneak GI-2637 errepidetik daukan sarbidea hobetzeko azterketa egiteko konpromisoa ere hartu du. Berau Zegamako udalarekin adostu eta legegintzaldi honetan gauzatzeko asmoz.
"nabarmen hobetuko dira bertako biztanle eta langileen irisgarritasuna eta segurtasuna eguneroko joan-etorrietan”
1945