Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna ospatuko du ikasleei zuzendutako bi ekimenen bitartez

Aldundiak Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna ospatuko du ikasleei zuzendutako bi ekimenen bitartez

José Ignacio Asensio: “Gazteak izango dira etorkizunean natura errespetatu eta babesteaz arduratuko direnak"

2018/01/25

Mila ikasle baino gehiagok eta hogei eskolak ‘Kantaurialdea’ pelikularen proiekzioa ikusiko dute, Gipuzkoa Naturaldiaren parte den ekimena.

 

Tailer bereziak egingo dira ere haurrek hiri jasangarri bat diseinatzeko helburuarekin, Klima Aldaketaren arazoa lantzeko.

 

José Ignacio Asensio: “Gazteak izango dira etorkizunean natura errespetatu eta babesteaz arduratuko direnak. Garbi dugu ikastetxeak funtsezkoak direla eskola komunitatea garapen jasangarriarekin eta naturaren babesarekin konprometitzea lortuko duten jarrera eta portaera aldaketetan hezteko”.

 

Ingurumen Hezkuntzako Mundu Eguna ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak lurraldeko eskoletako lehenengo eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako bi ekimen antolatu ditu. Ekimenaren helburua izango da ingurumen arazoari buruz sentsibilizatzea eta  ingurumena babesteko beharraren inguruan kontzientziatzea.

 

Lehendabiziko ekimena, ‘Kantaurialdea’ pelikularen proiekzioa izango da Gipuzkoako eskualde guztietan. Proiekzio hauek hainbat herritako zine aretoetan egingo dira eta DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduko zaie. 1124 ikasle eta 18 eskolek baieztatu dute dagoeneko joango direla. Bigarren ekimena ordu eta erdiko saio ugari izango dira 3., 4., 5. Eta 6. LHko ikasleei zuzendutakoak. Urtarrilak 26 eta 29an egingo dira Garbera Merkataritza Zentroarekin elkarlanean. Tailer hauetan Klima Aldaketaren arazoa landuko dute, zehazki energiak, mugikortasunak eta garrioak beregan duten eragina. Haurrek kartoizko kaxekin, zigiluekin eta kolorezko kartulinekin hiri bat egingo dute, ondoren, kaleak argiztatu eta hornitzeko gailuak asmatu eta sortuko dituzte, eta baita hirirako garraiobide berriak ere, aurretik landutako hipotesiak baliatuz horretarako.

 

Kantaurialdea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Wanda Films ekoiztetxearekin batera, pasa den martxoan, Joaquín Gutiérrez Achak zuzendutako eta filmatutako eta José María Moralesek ekoiztutako ‘Kantaurialdea’ filma estreinatu zuen Donostian. Produkzio handia da eta Goya sarietara izendatua dago, dokumental onenaren atalean. Abenduan Departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu du, gure lurraldearekiko gertutasun handiago emanaz, profesional onenen eskutik: Alberto Gorritiberea izan da bikoizketaren zuzendaria, Antton Garikanok egin du narrazioaren itzulpena eta Maider Segurolak jarri dio ahotsa.

Pausu handiagoa eman du Aldundiak eta Gipuzkoako 3. DBHko ikasleak ‘Kantaurialdea’ filma ikusi ahal izango dute lurraldeko zenbait udalerritako zine aretoetan. Zehazki mila ikasle baino gehiagok eta 20 eskolak baieztatu dute joango direla.  

Asensiok azaldu du dokumentalak balio pedagogiko osoa duela lurraldeko ikasleentzako: “Garbi dugu ikastetxeak funtsezkoak direla eskola komunitatea garapen jasangarriarekin eta naturaren babesarekin konprometitzea lortuko duten jarrera eta portaera aldaketetan hezteko”.

“Gainera, nahiko genuke lotura modukoren bat sortzea film honetan azaltzen eta deskribatzen den naturaren eta gazteen artean, gazte horiek izango baitira etorkizunean natura hori errespetatu eta babesteaz arduratuko direnak”, adierazi du foru Diputatuak. Bideo lehiaketa bat egingo da eta hiru kategoria ezberdinetan parte hartu ahal izango dute: banaka, taldeka (gehienez 3 kide) eta gelatan. Deialdiaren oinarriak betetzen dituzten bideoak www.gipuzkoaingurumena.eus web gunean argitaratuko dira eta bozka emateko epe bat irekiko da. Bozka kopurua epaimahaiaren balorazioaren herena izango da. Epaimahaia osatuko dute: José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak; Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritzako kideek eta Wanda Films zein Avis Produkzioetako kideek. Irabazleak ekainaren hasieran iragarriko dira.

Emanaldiak datorren astelehenean hasiko dira, urtarrilaren 29an. Lehendabizi Tolosaldean proiektatuko da filma, bi egunez; ondoren, beste bi egunez, urtarrilaren 31n eta otsailaren 2an, Azpeitian, Urola Kostako ikastetxeentzat; otsailaren 5ean Eibarren, Debabarrena eskualdeko ikasleentzat; martxoaren 13an eta 14an Errenterian, Oarsoaldea eskualdekoentzat; eta azkenik eskualde guztietako beste hainbat udalerritan, maiatzaren erdialdera arte.

Tolosaldea: urtarrilak 29 eta 30 (Tolosako Leidor aretoa).

  • Eskolak: Laskorain Ikastola, Uzturpe Ikastola, Erniobea, Herrikide Eskolapioak eta Aralar. 5 eskola eta 312 ikasle.

Urola Erdia: urtarrilak 31 eta otsailak 2 (Azpeitiko Soreasu aretoa).

  • Eskolak: Floreaga, Ikasberri, Iraurgi y Urola Ikastola. 4 eskola eta 235 ikasle.

Debabarrena: otsailak 5 (Eibarko Coliseo antzokia).

  • Eskolak: Azitain, Santa María de la Providencia, Soraluze y Mutriku. 4 eskola eta 195 ikasle.

Oarsoaldea: martxoak 13 eta 14 (Errenteriako Niessen aretoa).

  • Eskolak: San José, Orereta, Langaitz, Sagrado Corazón y Cristobal Gamón. 5 eskola eta 304 ikasle.

Lehen hezkuntzako haurrentzako tailer bereziak

 

Ordu eta erdiko saioak izango dira 3., 4., 5. Eta 6. LHko ikasleei zuzendutakoak. Urtarrilak 26 eta 29an egingo dira Garbera Merkataritza Zentroarekin elkarlanean. Tailer hauetan Klima Aldaketaren arazoa landuko dute, zehazki energiak, mugikortasunak eta garrioak beregan duten eragina. Haurrek kartoizko kaxekin, zigiluekin eta kolorezko kartulinekin hiri bat egingo dute, ondoren, kaleak argiztatu eta hornitzeko gailuak asmatu eta sortuko dituzte, eta baita hirirako garraiobide berriak ere, aurretik landutako hipotesiak baliatuz horretarako.

 

Lehendabizi irudien bidez, landu beharreko hainbat kontzeptu jorratuko dira, partehartzaileei hondakinik gabeko energia iturrien berri emanaz (haizetik eta eguzkitik eratorritakoa, elektromagnetikoa, eta abar), baita energiaren kontsumoa eta aurreztean dugun arduraren berri ere. Ondoren, hipotesiak planteatuko dira eta taldeko hausnarketa egingo da. Adibidez, “demagun 20 urte barru petrolioa desagertzen dela, autoak alde batera uzten direla eta garraio moduak aldatu egiten direla, baporearekin gertatu zen bezala. Zein garraiobide berri beharko genituzke gu geu garraiatzeko eta hiria beharrezko materialekin hornitzeko?” Azkenik, hiria diseinatzen eta eraikitzen hasiko dira.

 

Hauek dira sesio ezberdinak:

26, ostirala:

  • 09.20-10.50: Altza Herri Eskola. LH3. 32 ikasle. Donostia.
  • 10.50-12.20: Lardizabal Herri Ikastetxea. LH 3 y LH 4. 36 ikasel. Aia.
  • 14.45-16.15: Herri Ametsa. LH4. 30 ikasle. Pasaia.

 

29, astelehena:

  • 09.20-10.50:       Cristóbal Gamon. LH3. 26 ikasle. Errenteria.
  • 10.50-12.20:       Cristóbal Gamon. LH3. 27 ikasle. Errenteria.
  • 14.45-16.15:      Arantzazuko Ama Ikastola. LH4. 28 ikasle. Martutene
  

1407