Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak itsasoar biztanleak igandeko kontsultan parte hartzera gonbidatzen ditu

Aldundiak itsasoar biztanleak igandeko kontsultan parte hartzera gonbidatzen ditu

157 bizilagunek erabaki beharko dute Ezkiotik bereizi nahi duten, eta Gipuzkoako 89. udalerria osatu

2016/09/15

Aldundiak Itsasoko auzoak deitu ditu etzi, igandean, foru erakundeak deitu duen bereizteko galdeketan parte hartzera. "Gonbidatzen ditugu beren nahia azaltzera eta etorkizuna erabakitzera, beren erakunde antolakuntza, eta erabakitzera ea gauzatu nahi duten Francoren garaian Ezkio eta Itsaso elkartzera behartu zituztenetik bizirik izan den gogo hori", esan du Imanol Lasa foru bozeramaileak.

Lasa bera Itsason izango da igandean galdeketari bere erakunde babesa erakusteko eta balioespen bat egiteko. Itsasoko lurralde eremuan erroldatuta dauden auzoak daude deituta, betiere kontsultaren egunean 18 urte beteak badituzte: 157 lagun dira guztira. Horietatik 16 aldez aurretik eman dute bozka, horretarako aukera bideratu baitzen.

 Erabaki beharko dute Ezkiotik bereizi nahi duten eta Gipuzkoako 89. udalerria osatu. Horretarako "BAI" edo "EZ" erantzun beharko diote galdera honi: “Nahi al duzu Itsaso berriro udalerri izatea? / ¿Estás a favor de que Itsaso vuelva a ser municipio?”.

Deialdia Itsason izango da, 9:00etatik 20:00etara. Kutxan sartu beharko duten txartelekin batera, auzoek informazio orri bat izango dute eskuragarri, udalerri berria sortzeko baldintzak eta izango lituzkeen ezaugarriak biltzen dituena.

  

1613