Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak ‘kirolaren ekonomia’ bizitasun eta proiekzio nitxo garrantzitsutzat jotzen du

Aldundiak ‘kirolaren ekonomia’ bizitasun eta proiekzio nitxo garrantzitsutzat jotzen du

Eskualdeko agentziekin eta goi mailako kirolariekin estrategia bat hitzartu du, ‘produktuak, zerbitzuak, eta ezagutzak’ indartzeko.

2018/11/05

Denis Itxaso Kultura diputatuak, Goizane Álvarez Kiroletako diputatuarekin batera, Kirolgiren eta eskualdetako agentzien arteko Enpresa eta Kirolaren inguruko lankidetza proiektua aurkeztu du gaur. Prentsaurrekoan, orobat izan dira Iraurgi Berritzeneko, Uggasako, Beterri Buruntzaldeko, Urola Kostako, Bidasoa Activako, Tolosaldeko, Oarsoaldeko eta Donostiako Sustapeneko arduradunak.

Programa horretan, Gipuzkoako goi mailako kirolariek hitzaldiak ematen dituzte hainbat gairen inguruan: porrotaren eta itxaropenen kudeaketa, motibazioa erronkei aurre egiteko, helburuen definizioa eta jarrera aldaketa, osasuna, ariketa fisikoa sustatzea. Orain arte, 12 jardunaldi burutu dira, eta bost topaketa izan dira Kirolgiko kirolariekin. Baterako ikasketa bat da, enpresaren eta kirolaren munduaren esperientziak eta paralelismoak uztartzearen ondorio. Lantegiak langabetuei, ekintzaileei eta agentziek beren urteko programetan dituzten beste talde batzuei zuzentzen zaizkie.

«Kirolgiren eta agentzien arteko lehen bilera baten ondoren, adostu zen ezen, proiektua aurrera eramateko, modurik onena zela proiektua uztartzea garapen agentziek jada garatzen zituzten programekin Kirolgiko kirolarien hitzaldi, lantegi eta jardunaldien bidez. Itxasok esan duenez, «Lurraldean egin diren jardunaldi eta lantegietan, parte hartu dute Leire Olaberria, Markel Alberdi, Ander Romarate eta Matxalen Ziarsolo kirolariek. Beren kirol esperientziak ekarri dituzte, eta aztarna sendo bat utzi dute bertaratu direnengan».

 

Proiektuaren helburuak dira Kirolgik Gipuzkoako kirolaren komunitatea zabaltzen laguntzea, kirola erabiltzea gizarte eraldaketarako tresna gisa, kirolarien ezagutza eta esperientzia gizarteari ematea, eta agentziek garatzen dituzten programei laguntzea kirolarien programekin osatuz.

«Jakitun gara kirolak izan dezakeen indarra eta rola egungo enpresa inguruan. Programa honekin, kirolariei emandako laguntzaren zati bat itzuli nahi dugu. 2018aren amaieran eta 2019an, eta ikusirik orain arte izandako arrakasta, asmoa da lankidetza honekin jarraitzea, hartara gure kirolariek inspiratuko dituzten pertsona gehiagorengana iristeko, eta gure Lurraldearen alor desberdinak betetzen jarraitzea; zeren eta gure helburua baita kiroletik eta gure kirolariekin lurraldearen lehiakortasuna eta eraldaketa sozial eta kulturala sustatzea», esan du Kultura eta Kiroletako diputatuak.

  

1621