Aldundiak lurraldeko 16 udal egoitzak kudeatuko ditu
Aldundiak lurraldeko 16 udal egoitzak kudeatuko ditu
Kabia Foru erakundeak 1.505 plaza eta 1.248 langile hartuko ditu bere baitan, eredu adostua, jasangarria eta kalitatezkoa eskainita
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu du Gipuzkoako udal egoitzak Kabian pixkanaka sartzeko prestatu den egutegia, Gipuzkoako Batzar Nagusiekin hartutako konpromisoa betetze aldera. Horrela, dagoeneko Kabian integratuta dauden Azkoitia, Elgoibar, Villabona eta Zumaiako zentroei, Andoain, Arrasate, Bergara, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Oñati, Ordizia, Pasaia eta Tolosako zentroak erantsiko zaizkie eta, ondorioz, 224 plaza kudeatzetik 1.505 kudeatzera pasako da 2019. urtean (1.336 egoitza plaza, gehi 169 plaza eguneko zentroetan).
Markel Olano diputatu nagusiak aurkezpenean nabarmendu du Kabiako arreta eta kudeaketa eredua “erreferente" bihurtuko dela Gipuzkoan adinekoen egoitza alorrean, eta ”jasangarria eta kalitatezkoa" izango dela, “emaitzetara” bideratutako kudeaketarekin. Olanok erantsi du Kabia eredua “denon artean” definitu dela, Aldundiaren, udalen eta egoitzen arteko ”adostasuna eta akordioa” lortzeko asmoarekin, eta, gainera, Kabian integratuko diren egoitzetako “ezagutza” aprobetxatu nahi dela.
1573