Aldundiak Ipuruaren erreforman parte hartuko du
Aldundiak Ipuruaren erreforman parte hartuko du
Aldundiak 320.000 euro jarriko ditu Ekialdeko tribuna berria eraikitzeko.
Denis Itxaso lehenengo diputatu nagusiordea eta Kultura eta Kirolaren arduradunak bilera bat izan du gaur Miguel de los Toyos Eibarko alkatearekin eta Amaia Gorostiza Eibar elkarteko lehendakari berriarekin Ipuruan. Bertan, denboraldi amaieran eta presidente aldaketaren ondoren klubaren egoera orokorra aztertu ez ezik, Ipurua estadioaren eraldaketa eta handitze proiektuaz hitz egin dute.
Klubak, berriki, Ekialdeko harmaila zaharra aldatzeko lanei ekin die, hartara edukiera Udalarekin batera adostuta bezala handitzeko. Aldundiak, "oinarrizko"tzat jo du gai hori, Eibarko ekipamendu hori eraldatzeko lan oro urbanistikoki zaila delako. Itxasok Ipuruari emango zaio laguntzari buruz esan du Anoetako estadioren obrak izango duen finantzaketa ehuneko berdina jasoko duela. Donostiako zelaiaren kostua 40 milioi izango da gutxi gorabehera, eta Aldundiak 4 milioi ekartzeko konpromisoa hartu du. Hartara, Ipuruako harmaila berritzeko, aurrekontua izanik 3.200.000 euro, Kultura eta Kiroletako Departamentuak % 10 ekarriko du orobat.
Horrela, Itxaso 320.000 eurok partida bat itxi du Eibarko estadioaren erreforma finantzatzeko. Obra horrekin, harmaila horretan egun dauden 1.022 plazetatik 2.100 plazatara pasako da, 18 lerrotan. Iparraldeko eta Hegoaldeko tribunetako izkinak hartuko dira eserlekuak jartzeko, egun ez baitaude. Ondorioz, zelaiak 1.100 eserleku gehiago izango ditu.
"Behar-beharrezkoa da orekak zaintzea eta behar ez diren bidegabekeriak saihestea. Izan ere, hirugarren urtez jarraian Gipuzkoak bi talde izango ditu Espainiako futboleko kategoria gorenean, eta Eibarrek LFPren arauetara egokitzeko dituen zailtasunen aurrean, Foru Gobernuak ezin du beste alde batera begiratu", esan du Aldundiko bigarrenak.
Eraikuntza berriak, erreformarekin, lau sarrera-irteera izango ditu. Ondorioz, ebakuazioa errazagoa izango da larrialdirik badago, egun bi sarrera-irteera baino ez baitaude. Orobat, egun zelaia ikustea oztopatzen duten zutabeak kenduko dira. Mugikortasun urriko pertsonentzako zonalde bat egingo da, igogailu bidez igotzeko bertara, egun ezin baita.
Tribuna berria 2017ko urtarrilean bete ahal izango da ikuslez, baina ez da osoki amaituko 2017ko Aste Santura arte, klubaren egitasmoaren arabera. Obrek irauten duten bitartean, urte erdiz, Ipuruan mila bat ikusle gutxiago sartuko dira. Egungo 6.300 eserlekuetatik, ezin izango dira Ekialdeko Tribunako 1.022 eserlekuak erabili, eraitsi egingo baita berria eraikitzeko. Hartara, edukiera 5.300 plazakoa izango da tarte batean. 2017ko urtarriletik aurrera, 7.400 ikusle sartu ahal izango dira estadioan.
1667