Aldundiak Tolosa eta Buruntzaldea Donostiarekin lotuko dituen Lurraldebuseko linea berriak onartu ditu
Aldundiak Tolosa eta Buruntzaldea Donostiarekin lotuko dituen Lurraldebuseko linea berriak onartu ditu
Aldundiak Tolosa eta Buruntzaldea Donostiarekin lotuko dituen Lurraldebuseko linea berriak onartu ditu
Linea berriek Tolosa eta Lasarte-Oria zuzenean Donostiarekin lotzeko komunikazioak indartzen dituzte, eskualde osoaren eta ospitaleen zonaren arteko komunikazioa hobetzen dute, eta gaueko eta puntako orduetako zerbitzuak indartzen dituzte.
Linea berriek Tolosa eta Lasarte-Oria zuzenean Donostiarekin lotzeko komunikazioak indartzen dituzte, eskualde osoaren eta ospitaleen zonaren arteko komunikazioa hobetzen dute, eta gaueko eta puntako orduetako zerbitzuak indartzen dituzte.
Marisol Garmendia: “Zerbitzu berriek garraio publiko gehiago eta mugikortasun iraunkorragoa eskainiko diete Tolosako eta Buruntzaldeko erabiltzaile guztiei”.
Gaur egindako bileran, Diputatuen Kontseiluak Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuaren proiektua onartu du, “Tolosa, N-I eta Buruntzaldea, eta Donostiarekin dituzten loturak” izeneko kontzesioa osatuko duten Lurraldebuseko linea eta zerbitzu berriak ezartzeko.
30 urteren ondoren, Lurraldebuseko kontzesio berriak —Gipuzkoan berritu gabe geratzen zen bakarrak— hainbat hobekuntza egin ditu. Berrikuntza horien artean daude Tolosa eta Donostia arteko eta Lasarte-Oria eta Donostia arteko zerbitzu zuzen gehiago eskaintzea, esparruko udalerrien eta Ospitaletako zonaren arteko lotura hobetzea, igandeetan eta jaiegunetan zerbitzu berriak eskainiz, Urumean barrena linea berria sortuz asteburuetako gaueko zerbitzu gehiago eskaintzea, unibertsitateetara, lantokietara eta ikastetxeetara joateko puntako orduetan zerbitzuak indartzea, eta udan gaueko ordutegiak zabaltzea, eta festetarako edo kultura-, kirol- eta festa-ekitaldi jakinetarako errefortzu espezifikoak ezartzea. Hori guztia egin da, erabiltzaileen eskaera handiagoa hauteman den ibilbideetan eta ordutegietan zerbitzu zabalagoa eskaintzeko helburuarekin. Marisol Garmendia Mugikortasuneko diputatuak honako hau azpimarratu du: “onartutako proiektuan garraio publikoko zerbitzu gehiago eskaintzen dira, herritarrek gehien eskatutako ibilbideetan zerbitzu hobea ematen du, eta Tolosarako eta Buruntzalderako mugikortasun-eredu iraunkorrago baterako bidean aurrerapauso bat da”.
Hobekuntza horien ondorioz, Tolosa-Andoain-Lasarte-Oria-Donostia linean egunero eskainiko diren zerbitzuen kopurua 162 izatetik 173 izatera pasatuko da. Erabiltzaileen % 70 biltzen diren Lasarte-Oriaren eta Donostiaren arteko ibilbideak, egunero, 46 zerbitzu zuzen berri edukiko ditu. Gainera, Tolosako linean, asteburuetan 53 zerbitzu berri eskainiko dira, larunbatetan 27 eta igandeetan 26. Urumearen ardatzean gaueko linea berri bat sortu da, 26 zerbitzu eskainiz. Linea horrek, ostiral, larunbat eta igande guztietan, zerbitzua eskainiko du Hernanira, Astigarragara, Urnietara eta Andoainera. Aldi berean, N-1eko gaueko linean 14 zerbitzu berri ipiniko dira asteburuetan. Gainera, Ospitaleen zonarekin lotura bermatuko da, baita asteburuetan ere, 46 zerbitzu berrien bitartez. Marisol Garmendiak hobekuntzak esaldi batean laburtu daitezkeela esan du: “Buruntzaldean garraio publiko gehiago mugikortasun iraunkorrago baterako”.
Aipatutako zerbitzu guztiak kontzesio berri baten barne sartuko dira. Kontzesio hori hemezortzi linea erregularrez, iraunkorrez eta orokorrez —egunez hamalau eta gauez lau—, gehi eskaripeko linea batez osatuko da. Horretaz gain, hainbat ekitaldi berezitarako zerbitzua eskainiko da. Diputatuen Kontseiluak zerbitzuak onartu ondoren, lehiaketa publiko bidez haiek esleitzeko lizitazio-tramiteak hasiko dira.
1442