Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Amaitu dira Intxeneako biribilguneko lanak

Amaitu dira Intxeneako biribilguneko lanak

Gaur egun bi mugimendu dituen lotunea biribilgune bihurtu da eta bertatik bideratu ahal izango dira mugimendu guztiak.

2021/06/18

Gipuzkoako Foru Aldundiak amaitu ditu Urretxun GI-2632-13 lotunean eraiki berri duen biribilguneko lanak. Emaitza bertatik bertara ikustera gerturatu dira Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatua, eta Urretxuko alkatea, Jon Luqui. Intxeneako biribilgune berriarekin egun dagoen bidegurutzea aldatu eta erraztu egin dela azpimarratu du diputatuak. “Aldundiak, bide segurtasun lanen barruan, bidegurutzeak hobetzeko programa abian dauka  eta bertako trafikoak eta abarrak aztertu ondoren Intxinean egokitze lanak egitea erabaki zen. Jardun hau burutu aurretik lotune korapilatsua zen, lau bidegurutze eta biribilgune bat zituena. Gaur egun bi mugimendu dituen lotunea biribilgune bihurtu da eta bertatik mugimendu guztiak bideratu ahal izango dira”.

Urretxuko GI-2632-13 lotunea herrigunearen hego-mendebaldean dago. GI-2632 errepidea,  Urretxuko herrigunera doan GI-3771 errepidea eta Legazpi alderako GI-2630 errepideak lotune honen bitartez bideratzen dira eskualde sareko GI-2632 errepidera eta gaitasun handiko A-636 autobiara. “Obra honek Urretxu eta Legazpiko herriak era erosoago eta seguruago batean lotuko ditu Gipuzkoako herrialdeko sarearekin eta gaitasun handiko A-636 errepidearekin”, azaldu du Oiarbide diputatuak.

Urretxuko alkateak, bere aldetik, GI-3771 errepideko bidegurutzean sortzen ziren arazoak konpondu izana eskertu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. “Lehen, herri gunera sarrera eta Mugitegi industrialderako sarrerak, Aparizio auzorako oinezkoei bidea oztopatzen zien. Azken batean, beste elementu bat da, baina oso garrantzitsua, bere funtzionaltasunagatik, Urretxuko bide-sarbide berriak zer izango diren definitzen ari diren jarduketen multzoan”. Foru konpromisoa betetzeaz gain, udalerrian egiten ari diren hobekuntza-jarduera ugariak eskertu ditu alkateak, “Matxinportako sarreraren eguzki-panelen bidez argiztatzea edo Santa Barbararako errepidea hobetzeko lanak hastear egotea dira berriki egin diren beste adibide batzuk”, gogoratu du Jon Luquik.

Era berean, Gidarien segurtasuna hobetzeaz gain, inguruko industriak "lehiakortasunean" duen eragina azpimarratu du foru arduradunak. "Errepide-sare eroso, moderno eta segurua funtsezkoa da gure  industriarentzat eta egunero mugitzen diren langile guztientzat", azaldu du.

Amaitu berri diren obra hauen ondorioz, Mugitegira joan nahi duten ibilgailuek ezkerrerako bira eman ahal izango dute GI-2632 errepidetik eta Ipeñarrieta kalean GI-3771 errepidearen hasieran dagoen bidegurutzea itxiko da. Era horretan lau bidegurutzeen ordez biribilgune bat eta bidegurutze bakar bat egongo dira.

Bide gurutze horiek ordenatzearen ondorioz IRIMO enpresa aurreko bidegurutzea itxi ahal izango da eta gaur egun puntu horretatik GI-2632 errepiderainoko tartea udalari eskualdatuko zaio.

Intxineako biribilgunearen lanak otsailean hasi ziren 497.100 eurotan eta 4 hilabeteko epearekin eta obra aurreikusitakoaren epean burutu da.

  

1871