Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Foru Aldundiak lankidetza politika ireki eta parte hartzailea proposatzen du

Foru Aldundiak lankidetza politika ireki eta parte hartzailea proposatzen du

Aldundiaren Lankidetzarako politika berriaren aurkezpena.

2016/02/22
Kooperazioa
  • Denis Itxaso: “Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak xede dituzten proiektuei emango diegu lehentasuna"

Kultura eta Lankidetza diputatu Denis Itxasok eta Lankidetzako zuzendari Fernando San Martinek Foru Aldundiaren garapenerako lankidetzako politika berria aurkeztu dute.

“Gipuzkoak lankidetza politika berri bat behar du, gizarteak sentitzen duenaren isla izango dena, behin eta berriz erakutsi baitu, errefuxiatuen kasuan bezala, pertsonak beren duintasunari -eta beren biziraupenari- erasaten dioten egoeretara bultzatzen dituzten errealitateekiko sentsibilitatea. Politika berri horrek izan behar du berritzailea, Nazio Batuen Erakundeak eta nazioarteko erakundeek ezarritako irizpide eta jarraibideekin bat datorrena, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015-2019 Plan Estrategikoan xedatutakoarekiko koherentea, printzipioen artean elkartasuna eta erantzukizuna aipatzen baititu” azaldu du Itxasok.

Gipuzkoako lankidetza politika berria modu irekian eta Gipuzkoako gizarteak parte hartuz bideratuko da, Itxasok azaldu duenez, “gizarte gisa eragiten diguten arazoak konpontzeko lankidetza ezin da adituen eskuetan bakarrik geratu, garrantzitsua da guztiok inplikatzea, erakundeek ahalik eta entitate gehienen eta herritarren parte hartzea sustatzea elkartasun lanean”.

2011-2015 aldian hori ez da hala izan. Aurrekontua 4.236.090 eurotik 3.794.214 eurora murriztu zen, hau da, % 11; aurkeztu zen proiektu kopurua ere jaitsi egin zen, 119tik 52ra; eta onartutakoek ere behera egin zuten, 51tik 32ra, ia erdia (-% 41) “Datu horiek argi eta garbi frogatzen dute lankidetzaren esparrua murriztuz doala, gero eta estuagoa dela eta gizartetik urruntzen ari dela”. Gure helburua, hasieran esan dudan bezala, lankidetza politika berri bat abian jartzea da, Gipuzkoako gizarteari irekia, inplikazioa areagotzen duena, eta parte hartzea sustatuko duena.

Erreferentzia esparrua modu irekian eraiki behar dela esan du Itxasok, erakundeen GGKEn, kultura erakundeen, agente social eta ekonomikoen partaidetzarekin.

Izan ere, 2011-2015 aldian lankidetza-politika Gipuzkoan estutu egin zen eta agente asko kanpoan utzi zituen, agente horien parte-hartzea elkartasun-proiektuak bultzatzeko oso baliagarria den arren. Aurrekontua % 11 jaitsi zen eta proiektuen kopurua % 40 baino gehiago.

Errealitate honek agerian uzten du Gipuzkoako gizartera irekitako lankidetza-politika berri bat beharrezkoa dela. Helburu horrekin Erreferentzia Esparru berria landu da.

Erreferentzia-esparrua

Helburua lankidetza-politikak indartzea da, Aldundiaren 2015-2019ko Kudeaketa Plan Estrategikoak biltzen dituen elkartasun- eta erantzukizun-printzipioak kontuan izanik.

Aldundiaren Lankidetzaren ardatzak

Lankidetza-eredu integrala, hainbat sentsibilitate barnean hartzen dituena, herritarren eta gizarte-entitate eta -erakundeen parte-hartzera irekia.

Hiru lan-ardatz proposatzen dira, bereiziak direnak baina elkarren arteko lotura dutenak:
• Elkartasuneko jarduerak eta proiektuak bultzatzea pobreziaren aurka borrokatzeko eta ekitatea sustatzeko, aliantzak eta elkarrekikotasuna sustatuz, batetik baliabideen transferentzia bultzatzeko eta bestetik ideiak trukatzeko.
• Herritar guztientzako hezkuntza, Gipuzkoaren gizarte- eta elkartasun-konpromisoa indartzeko. Ideien transmisioari eta elkartasun-jardueretan zuzeneko parte-hartzea sustatzera bideratutako ekimenei laguntza emanez.
• Larrialdietarako laguntza-programak, hondamendi humanitarioen ondorioak arintze¬ko, erakundeen arteko lankidetzaren aldeko apustua eginez.

Jarduteko oinarriak

Lankidetza-politika koherentea, inklusiboa eta parte-hartzailea sustatuko da, honako oinarri hauekin:

• Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etortzea, eta espezifikoki Aldundiarenn 2015-2019 KPEn bilduta daudenekin:
1. Pobreziaren aurkako borroka.
2. Giza Eskubideen defentsa.
3. Genero-ekitatearen defentsa.
4. Kultura-aniztasunaren defentsa.
5. Ingurumen-jasangarritasunaren defentsa.
6. Toki-erakundeak indartzea.

•    Gipuzkoaren baliabideak eta esperientzia aprobetxatzea, erakunde publikoak, GGKEak eta beste hainbat agente barnean hartuz, adibidez unibertsitatea, kultu¬ra-erakundeak, Gizarte Ekonomiako enpresak eta abar.

• Koherentzia garapen-politikekin, departamentuen arteko elkarrizketa bultzatuz kohe¬rentzia bilatzeko eta Gipuzkoan egiten den lana lankidetzaren bitartez beste eremu batzuetan egiten dena lotzeko.

• Lankidetzaren legitimazio soziala, gardentasuna eta parte-hartzea sustatuz, gizar¬teari kontu emanez, eta herritarren hurbilketa eta egindako jarduerak ezagutzea bultzatzen duten plataformak sortuz.

• Aniztasuna onartzea, kezka eta erakunde desberdinen esparru inklusibo bat sortuz.
• Tresnak planteatu diren helburuetara egokitzea, zuzeneko lankidetza, hitzarmenak eta diru-laguntzak efizientzia-irizpideekin erabiliz.

Eta horretarako behar da Aldundiaren eta eta gizartearen arteko aliantzak bilatzea, eta elkarrekin garatutako pro¬grametarantz aurrera egitea eta finantzatzaile soilaren zeregina gainditzea; erakunde arteko lankidetza, prozeduren eta informazio-sistemen harmonizazioa eta homologazioa bultzatuz eta elkarrekin programak garatuz; aliantzak eta sareak bilatzea kanpoaldean epe ertain eta luzera eta Jardueren eta bultzatutako politikaren ebaluazioa.

 

  

1497