Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak Artzeren funtsa eskuratu du

Aldundiak Artzeren funtsa eskuratu du

Olerkariaren obra zaindu eta jakitera emateko asmoz.

2019/01/09

Itxaso: “Gure egin ditugu euskal kulturaren ondare berdingabe bat eta aparteko dokumentu iturri bat, aukera ematen diguna haren sorkuntza-prozesuaren gaineko begirada pribilegiatu bat emateko, memoria bizirik eduki dezagun”. 

Haren artxibo pertsonalari esker, hurbiletik ezagut ditzakegu haren jarduera intelektual bizia ez ezik, haren lan metodo berezia ere. Laneko paper horietan ageri dira gerora argitaratu zituen obra ugariren aztarnak; batik bat, poesia esperimentalari eta abangoardiakoari dagozkionak.

Funts hori batu egiten zaie euskal kulturaren inguruan dabiltzan beste batzuei, hala nola Xabier Leteren bilduma, Herri Irratiarena eta Antonio Zavalarena.

Foru Aldundiak, Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan, ikerketa-beka bat sortu du, Joxean Artze izenekoa, doktorego tesi bat egiteko XX. mendeko euskal poesia eta literaturari buruz.

Musikari eta poeta gipuzkoar ospetsua Euskal Poesia Berriaren sortzaileetariko bat izan zen; haren eskutik iritsi zitzaizkigun euskarazko poesia esperimentala eta abangoardiakoa 60ko eta 70eko hamarkadetan, eta berak sortu zuen, Xabier Leterekin batera, Euskal Poesia Berria, hau da, ahozko literaturatik abiatuta tradizioa integratu eta berritu zuen mugimendua.  Prentsaurrekoan, hauek izan dira: Kulturako diputatua, Denis Itxaso; poetaren alarguna, Karmen Esteban; Pío Pérez, Mikel Laboa Katedrakoa.

Itxasok eskuratze horren garrantzia azpimarratu du: "Poeta handi bati buruz ari gara, eta Foru Aldundiak haren funts osoak lortu ditu; hartara, barreiatu edo ezkutuan egon ez daitezen. Eskuratze horri esker, gure egin ditugu euskal kulturaren ondare berdingabe bat eta aparteko dokumentu iturri bat, aukera ematen diguna haren sorkuntza-prozesuaren gaineko begirada pribilegiatu bat emateko eta gure lehenaldi iragan berria, memoria bizirik eduki dezagun.   Gainera, konpromisoa hartu dugu ondare hori kontserbatu, zaindu eta ezagutzera emateko", azaldu du Itxasok.

Gogorarazi duenez, Artzeren obran, esperimentazio abangoardista, funtsezko mezu sakon eta landu baten zerbitzuan dago, zeinaren asmoa baita hura entzuten duen jendearentzat irisgarri bihurtzea. Orobat nabarmendu du musika arloan berak egindako lana, baita bere anaia Jesus Marirekin batera, musika-tresna tradizionalak berreskuratzekoan ere, hala nola tobera eta txalaparta.

Liburutegian zeuden lehendik ere Artzeren lanik esanguratsuenak; zehazki, haren idatziak eta haren figurari buruzko azterlan kritikoak biltzen dituzten hirurogeita hamar argitalpenetik gora. Joxean Artzek bere familiari berariaz adierazi zion nahia zaintzeko, eta haren alargun Karmen Estebanen erabakiari esker, aparteko ondare hau gehitu zaio funtsari:

 Funtsaren zati handi bat bi gai nagusiren inguruan ardazten da: euskal kultura tradizionala eta metafisika, bere bizitzako azken sorkuntza aroan garatutako interes espiritual sakonaren erakusle.
Dokumentazio pertsonala (argazkiak, ziurtagiriak, txartelak, etab.)
Korrespondentzia.
Laneko paperak eta dokumentuak, argitalpenen iturri izandakoak.
Lan poetikoarekin loturiko objetuak

Eskainitako dokumentuek babestu beharreko ondare bibliografiko bat osatzen dute; izan ere, liburuak idazlearen intereseko gaien erakusgarri dira, eta artxibo pertsonala, berriz, jarduera intelektual bizi baten eta azkenera arte izan zuen lan egiteko metodo bereziaren adierazgarri.   Laneko paper horietan ageri dira gerora argitaratu zituen obra ugariren aztarnak; batik bat, poesia esperimentalari eta abangoardiakoari dagozkionak.

Bildumaren osagarri diren objektuek artistaren lan poetiko eta musikalaren eszenaratzea inspiratzen dute eta testuinguruan jartzen; haren obratik ezin bereiz daitezkeen piezak dira (Oihana auhenka, Omenaldia Udarregiri...).

Dokumentazioak berezko duen balioaz gainera, Joxean Artzeren funts bibliografikoak interes berezia du, Koldo Mitxelena Liburutegian gordeta dauden euskal kulturaren inguruko beste funts batzuen osagarri delako, hala nola, Xabier Leteren bildumarena, duela gutxi katalogatua eta liburutegiko katalogoaren bidez eskuragarri jarria. Biak ala biak «Ez dok Amairu» taldeko kide izan ziren eta harreman estua izan zuten. Artzeren eta Leteren bildumak katalogatu izanari esker, ikuspegi pribilegiatu bat dugu orain euskaraz ekoitzi zuten bi egile esanguratsuren sorkuntza prozesuaz.

Artzeri loturiko funts gehiago ere badira, hala nola Herri Irratiarena –ezinbestekoa izan zen disko ekoizpenaren eta kontzertuen aurkako zentsura are hertsiagoari itzuri eginez Ez dok Amairu zabaltzeko– eta literatura esperimentala argitaratzen zuten Donostiako aldizkarienak (hirurogeita hamar eta laurogei hamarkadetako Kurpil edo Kantil argitalpenak, esaterako). Antonio Zavalaren funtsarekin ere bada loturarik, funts horretan baitago bilduta XX. mendearen bigarren erdiko abangoardia horrek berraurkitu, aberastu eta berritu zuen ahozko tradizioa.

Kulturako diputatuak eskerrak eman dizkio familiari dohaintzagatik, eta adierazi du Koldo Mitxelena Kulturuneak aparteko interesa duela Gipuzkoako egileen halako ondare bat edukitzeko, haien obra babestu, hedatu eta sakon aztertzearren.

Dokumentuen tratamendua

Horrela, dokumentu pieza bakoitzaren deskribapen xehea bermatzen da, horien jatorria eta bildumako gainerako piezekiko harremana bistatik galdu gabe, eta interpretaziorako aukera berriak eskaintzen dira.

Joxean Artze ikerketa beka, EHUren lankidetzarekin

Orobat, Foru Aldundiak, EHUko Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan, ikerketa-beka bat sortuko du, Joxean Artze izenekoa. Kontratu bat formalizatuko da doktorego tesi bat egiteko euskal poesia eta literaturari buruz: XX. mendeko euskal poetak eta idazleak.  Hautatutako pertsonak doktoratu aurreko kontratu bat lortuko du, urtebeterako, ondoz ondoko beste hiru urtean berritu ahal izango dena, doktorego tesia EHUko sail edo institutu batean egin dezan. Foru Aldundiak, aurten, 22.000 euro ditu helburu horretarako, eta beste horrenbeste, datozen hiru urteetarako.

Proposamenak ebaluatzeko orduan, alderdi hauek balioetsiko dira: proiektuaren eta metodologiaren helburua eta interesa, ikasketa-espedientea, azterketak berekin eramatea Foru Aldundiaren ondarea erabil eta aintzat har dadila, eta euskaraz egin dadila.

  

1956