Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Asensiok egungo energia sistemaren aldaketa eta energia berriztagarrien erabilera defendatzen ditu

Asensiok egungo energia sistemaren aldaketa eta energia berriztagarrien erabilera defendatzen ditu

Arratsaldean herritarrei fakturari, argindarraren kontratazioari, birgaitzeari eta energia berriztagarriei buruzko aholkuak emateko tailerrak egingo dira

2017/06/21

Jardunaldietan eredu energetikoaren aldaketarako bidea hartu duten komunitateen nazioarteko zein nazio-mailako esperientzia ugari partekatu dira.

Arratsaldean herritarrei fakturari, argindarraren kontratazioari, birgaitzeari eta energia berriztagarriei buruzko aholkuak emateko tailerrak egingo dira.

 

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak Departamentuak antolatutako Energia Jardunaldien hasiera ekitaldian ohartarazi du: “Klima aldaketak eragindako kalteei aurre egiteko denbora agortzen ari zaigu”. Horretarako, egungo energia sisteman aldaketa garrantzitsuak egin behar direla defendatu du.

 

“Mundu mailako arazo honi aurre egiteko tokiko ekintzak gauzatzeko arrazoi klimatiko, ekonomiko eta sozialak daude”, adierazi du Asensiok. Energia berriztagarriek funtsezko zeregina dutela baieztatu du Ingurumeneko Diputatuak. “Ezinbestekoa da iturri berriztagarrien protagonismoa etorkizuneko energia sistemetan, beraz, energia berriztagarriek berotegi-efektuko gasak eta klima aldaketa arintzen laguntzeko politikak zehaztu behar dira”.

 

Klima aldaketari aurre egiteko, Diputatuak erregai fosilen erabilera murrizteko beharra azpimarratu du eta energia berde edo berriztagarriak erabil behar direla defendatu du. Baita etxebizitzetan ohitura arduratsuak sustatu behar direla ere. “Gure eskuetan dago energiaren kontsumoa ahalik eta gehien gutxitzea, energiaren aurrezpen handiena egiten ez den kontsumoan baitago”.

 

Lurraren tenperaturaren igoerak poloen urtzaldia eragin du, itsaso mailaren handitzea, lehorteen areagotzea eta eurialdi motzagoak baina biziagoak eraginez; ondorioz, giza hondamendi eta migrazio gehiago eta inpaktu ekonomiko handia gertatuko dira.  

 

Hausnarketa energetikoaz eta eskualdeekin kolaborazioan egindako lanaz areago, Departamentuak energiaren alorrean herritarrentzako aholkularitza programak abian jarri ditu.

 

Urtarrilean Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia abiarazi zuen Departamentuak. Geroz eta handiagoa den arazo honen inguruan gipuzkoarrak informatu eta sentsibilizatzeko gunea da eta datu-bankua, biblioteka birtuala, hemeroteka eta mediateka izango ditu.

Osagarri bezala, eta etxebizitzak zein enpresa txikiak laguntzeko asmoz, Departamentuak ARGITU PROGRAMAREKIN jarraitzen du, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa lortzeko baliabideen multzoa. Programa honen xedea da, Gipuzkoako etxebizitza eta enpresa txikien artean ezagutza, interpretazio objektiboa eta energiaren kudeaketa erraztea eta hobetzea.

 

Energiaren Azoka

 

Argitu Programak hasiera ematen dio 2017-2018ko kanpainari Jardunaldien Energia Azokan hiru aktibitate barneratuz, Tabakalerako kanpoaldean kokatua.

 

Bertan, aurrezpenerako, eraginkortasun energetikorako eta energia berriztagarriak erabiltzeko sistemak erakutsiko dira. Energiaren faktura eta kontratazioari buruzko aholkularitza-puntu bat ere aurkituko dugu: ekarri zure faktura eta aditu batek hura nola murriztu dezakezun azalduko dizu; eta arratsaldean haurrentzako gune bat egongo da energiarekin zerikusia duten ekimenak gauzatzeko.

 

Zehazki, aurrezpenerako, eraginkortasun energetikorako eta energia berriztagarriak erabiltzeko sistemak erakusteaz gain, Energia Azokan aurkituko ditugu:

 

  • Energia faktura eta kontratazioari buruzko aholkularitza-puntua: ekarri zure faktura eta aditu batek hura nola murriztu dezakezun azalduko dizu.
  • Helduentzako bi tailer: etxebizitzen eraberritze eta birgaitze eraginkorrari buruz eta eguzki-energia fotovoltaikoa, argindarra etxean sortzeko autokontsumoari buruz.
  • Haurrentzako tailerrak: energiarekin zerikusia duten ekintzak.

Energia Jardunaldiak

 

Energia Jasangarriaren Europako Astearen baitan, Ingurumeneko Departamentuak ENERGIA Jardunaldien zazpigarren edizioa egin du, ekainaren 21 eta 22an Tabakaleran. Programa irekia da eta maila goreneko hizlariek parte hartuko dute. Gaur goizean Javier García Brevak hitz egin du, Industria Ministerioko IDAEko zuzendari ohiak, eta eredu energetiko berriari buruz mintzatu da. Brevak adierazi du etorkizunean energia berriztagarriak erregai fosilak baino errentagarriagoak izango direla.  

Jardunaldietan eredu energetikoaren aldaketarako bidea hartu duten komunitateen nazioarteko zein nazio-mailako esperientzia ugari ezagutuko dira ere.

Jardunaldietan zehar, ezagutuko ditugu Euskadiko Energia Estrategia 2030, Kataluniako 2050eko Trantsizio Energetikorako Nazio Ituna, Andaluziako Energia Estrategia 2020, energia berriztagarrien bitartez hornitutako udalerri alemaniarren adibide ugari, Holandako enpresa energetikoen negozio eredu berriak eta Kataluniako udal eraikinetan beroa sortu eta banatzeko esperientziak. 

Gipuzkoako eskualdeek eredu aldaketan duten eginkizuna azpimarratu nahi dute jardunaldiek. Duela gutxi, Departamentuak lankidetza-hitzarmena sinatu du Debabarrena, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia eta Urola Garaiko (47 udalerri) Garapen Ekonomikoko Agentziekin (Debegesa, Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Iraurgi Lantzen eta Uggasa) eskualdetako energia planak sustatzeko. Martxoan Gipuzkoako Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaia eratu zuen eskualde hauekin batera. Helburua da eskualdeen plangintza eta foru plangintza energiaren arloan bateratzea eta herritarren ikuspuntutik energiaren arazoari heltzen dion estrategia bateratua bultzatzea, banakako eta taldeko ekintzak errazten dituena eredu aldaketa gauzatzeko. Mendekotasuna eta pobrezia energetikoa gutxitzen duen eredua eta energia berriztagarrien erabilera handitzen duena.

 

Argitu

ARGITU programaren ekimenak:

- Energiaren aurrean herritarrek topatzen dituzten arazo ezberdinak: (1) datuetara sarbidea izan, datuak ulertu, ezagutzea; (2) energia kontratatu eta (3) etxebizitzetan eta enpresa txikietan ohiturak hobetzea.

- Irailetik aurrera zabaltzen joango dira, espezializatuko dira eta ikuspuntu edo arazo ezberdinak dituzten profil edo segmentuetara zuzenduko dira: emakumezkoak, gizonezkoak, gazteak, hirugarren adinekoak, eta abar. 

- Kanal ezberdinen bitartez hedatuko da. Nagusiki: www.gipuzkoaingurumena.eus, Energia Azoka ibiltariak (Usurbilgo Lanbide Eskolarekin elkarlanean), sare sozialak eta beste hainbat gune eta euskarrien bitartez; instituzio, enpresa, denda txiki, bizilagunen komunitate, elkarte eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.

- Lurralde Mahaiaren bitartez koordinatuko da, materia energetikoan gipuzkoarren sentsibilizazio eta hezkuntza programen bidez.

  

1468