Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro AT Sistemaren gainean EAEANk hartutako erabakiari errekurtsoa aurkeztuko dio Aldundiak

AT Sistemaren gainean EAEANk hartutako erabakiari errekurtsoa aurkeztuko dio Aldundiak

Aintzane Oiarbidek gogorarazi du AT sistema Europar Batzordearen lege bermearekin ezarri dela, eta azpimarratu du kanona kobratzen jarraituko dela "bere horretan"

2018/04/13
AT Sistemaren gainean EAEANk hartutako erabakiari errekurtsoa aurkeztuko dio Aldundiak

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak bere “erabateko desadostasuna” adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiarekin, Gipuzkoan A-15 eta N-1 errepideetan Aldundiak kamioientzako bidesaria ezartzearen kontra doana. Honekin batera, iragarri du foru erakundearen zerbitzu juridikoak honezkero lanean hasi direla Auzitegi Gorenaren aurrean kasazio-errekurtsoa aurkezteko. Halaber, Oiarbidek gogorarazi du aipatutako AT sistema indarrean jarri baino lehen,  "Aldundiak ikerketa zorrotz bat" egin zuela bidesarien legezkotasuna ziurtatzeko eta, nabarmendu du, Europar Batzordeari helarazi ondoren, erakunde honek "bere abal juridikoa" eman ziola sistemari, hala ezarpenaren ikuspegitik nola ezarritako kanonei dagokienez.

Foru diputatuak zera adierazi du: "Sistemak Europako legediak eskatzen duen berme juridikoa dauka eta haren ezarpenak Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politiko guztien erabateko babesa jaso du, oposiziorik gabe". Oiarbidek azaldu du Batzar Nagusietan talde guztiek eman ziotela, aurkako botorik gabe, AT Sistema erregulatzen duen foru arauari babesa.

          Horrenbestez, diputatuak adierazi du urtarrilaren 9tik indarrean dagoen kamioientzako bidesari sistemak "ondorio guztiekin" martxan jarraituko duela eta, ondorioz, kanonaren kobrantzan ez dela inongo aldaketarik egongo erabaki judizial honen ondorioz.

  

1685