Aurrekontuak egiteko “modu berria” aurkeztuko du Aldundiak aurrera herriz herri
Aurrekontuak egiteko “modu berria” aurkeztuko du Aldundiak aurrera herriz herri
Aurrekontu Irekiak aurkezteko eta herritarrengana gerturatzeko, informazio karpa bat jarriko da 16 udalerritan. Aurrekontuei buruzko gipuzkoarren iritzi eta ekarpenak urriaren 14ra arte jasoko dira.
Aldundiak gaur hasi du Zumaian Aurrekontu Irekiak izeneko partaidetza prozesua aurkezteko herriz herriko kanpaina. Urriaren 13ra arte lurralde osoko 16 udalerritan ipiniko da informazio gune bat eta han, Aldundiko teknikarien eta informatzaile talde baten laguntzarekin, 16 urtetik gorako herritarrek 2017 urterako aurrekontuei buruzko iritzia emateko eta ekarpenak egiteko aukera izango dute. Herritarren ekarpenak aurrekontu proposamenarekin batera aurkeztuko den memoria baten jasoko dira, prozesuaren amaieran, eta erabakitakoaren kontu emango da.
Zumaiako irekieran Imanol Lasa, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak hartu parte, Oier Korta alkatearekin batera. Lasak nabarmendu du egunotan lurralde osotik aurkeztuko den ekimena, “Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak egiteko modu berria” dela. Urriaren 14ra arte egin ahalko dira ekarpenak eta, horretarako, karpetako partaidetzaz gain, webgunearen bitartez har daiteke parte, Gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean.
Ahalik eta gipuzkoar gehiengana heltzeko helburua dauka gaur abiarazitako kanpainak eta Lasak azpimarratu du nahia dela “lehen eskutik jakin ahal izatea herritarrek Aldundian erabakitzen diren politiken gaineko iritzia” zein den. “Galdetzearekin batera, erantsi du, “gipuzkoarren ideia eta proposamen berriak” jaso nahi ditu Aldundiak, “aurrekontuan txerta daitezen”.
Datozen egunetako egutegia, honakoa da:
- Irailak 27, Azpeitia, Olazko Amaren plaza (10:00-13:30 eta 15:30-19:00)
- Irailak 28, Eibar, Unzaga plaza (10:00-13:30 eta 15:30-19:00)
- Irailak 29, Errenteria, Xabier Olaskoaga plaza (10:00-13:30 eta 15:30-19:00)
- Irailak 30, Zarautz, Kale Nagusian (10:00-13:30 eta 15:30-19:00)
- Urriak 1, Donostia, Loiola kalean (11:00-13:30 eta 15:30-19:00)
1463