Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean

Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean

Eskualdeko enpresa industrialei zuzendutako jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren babesarekin.

2022/03/17

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoako hazkunde ekonomikoa bultzatu eta industria lehiakorra izaten jarraitzeko, beharrezkoa da energia modelo berriak sustatzea, autonkontsumoan eta berriztagarrietan oinarritutakoak”.

“Eragile eta erakunde guztiak lerrokatuta egoteko unea da, eta hainbat herraminta aktibatzen ari gara Foru Aldunditik industriaren deskarbonizazioa sustatzeko eta etorkizunera, enpresen lehiaortasuna bermatzeko”.

Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Iraurgi Berritzenek, jardunaldi bat antolatu du eskualdeko industria- eta euren zerbitzu-enpresetan autokontsumo eta energia modelo berriak sustatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren barruan. Aldundiak 50.000 euro eman dizkio energia-pobreziari aurre egiteko eskualdeko energia-planak bultzatzeko eta Gipuzkoako eskualdeetan energia-eredu jasangarria sustatzeko.

Jardunaldian izan dira, besteak beste, José Ignacio Asensio Ingurumen diputatua, Begoña Beoibide Irarugi Berritzeneko zuzendaria eta Aitor Bereziartua eta Imanol Agirrezabalaga Urola Erdiko Energia Mahaiko kideak.

Jardunaldiaren helburua Urola Erdiko enpresetan autokontsumoa eta komunitate energetikoen inguruko informazioa edota ezagutzak eta esperientziak partekatzea da. Horretarako, hainbat praktika on eta kasu arrakastatsu izan duten enpresetako ordezkariek hartu dute parte, horien artean izan da Urola Erdiko Energia Mahaiaren ordezkaritza ere, Energia Berriztagarrien inguruan landu duen proiektu bat aurkeztuz. Enpresek ere izan dute tarte bat beraien zalantza eta galderak argitzeko.

Gai honen inguruan José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak nabarmendu duenez, “Gipuzkoako hazkunde ekonomikoa bultzatu eta industria lehiakorra izaten jarraitzeko, beharrezkoa da energia modelo berriak sustatzea, autonkontsumoan eta berriztagarrietan oinarritutakoak”. Eragile ezberdinek parte hartu duten topakearen baitan, foru diputatuak azpimarratu du elkarlana eta helburu partekatuen balioa: “Eragile eta erakunde guztiak lerrokatuta egoteko unea da, eta hainbat herraminta aktibatzen ari gara Foru Aldunditik industriaren deskarbonizazioa sustatzeko eta etorkizunera, enpresen lehiaortasuna bermatzeko”

Ekintza honek Iraurgi Berritzenen Enpresa Arloan lantzen den Ikasiz Programaren baitan du jatorria, eta eskualdeko enpresa ordezkari ezberdinek osatzen duten Enpresa Gunearen baitan jasotako proposamenekin definitutako programa bat da. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.

  

1734