Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Avanza webgunearen zerbitzaria aldatu ondoren, Lurraldebusek inoizko online salmenta handienaren eguna bezala itxi du atzoko eguna, 4.939 txartelekin linea hauetan

Avanza webgunearen zerbitzaria aldatu ondoren, Lurraldebusek inoizko online salmenta handienaren eguna bezala itxi du atzoko eguna, 4.939 txartelekin linea hauetan

Duela aste batzuetatik hona, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hainbat neurri hartzeko eskatu dio enpresari bere web-orriaren kolapsoa arintzeko, hala nola datu-basearen datu-iraulketa optimizatzea, zerbitzari birtual berri bat sortzea, egungo zerbitzarietan baliabideak handitzea edo monitoretza-tresnak instalatzea, besteak beste. Gainera, Irailaren 9az geroztik, Donostiako autobus geltokiko leihatilak indartu dira, goizez zein arratsaldez bi pertsonarekin, eskaera handiko uneetan arreta azkarra bermatzeko. Departamentuak neurriak ezartzen jarraituko du laster, egoera errepika ez dadin.

2024/10/03
Lurraldebuseko autobus bat Donostiako geltokian

Lurraldebuseko autobus bat Donostiako geltokian


Avanza emakidadunak, Debagoiena eskualdeko zerbitzuak eta Gipuzkoa Bizkaiarekin eta Arabarekin lotzen duten ibilbide luzeko lineak eskaintzen dituenak, zerbitzari berri bat instalatu du bere webgunean, txartelak online erosterakoan izaten ari diren arazoei amaiera emateko. Instalazio horren ondorioz, joan den asteazkenean, urriaren 2an, webguneak salmenta kopuru handienarekin itxi du eguna martxan dagoenetik, guztira 4.939 txartelekin. 
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik aspalditik ari da emakidadunarekin lanean sortutako arazoari irtenbidea emateko, eta espero du neurri horrekin egoera ez errepikatzea. Hala ere, enpresarekin lanean jarraituko du neurri berriak ezartzeko.


Kontsultak eta salmentak boskoiztu egin dira
Azahara Dominguez diputatuak azaldu duenez, azken asteetan, Avanzaren webguneak kolapsoa izan du eskari handieneko uneetan, eta zailtasunak sortu ditu txartelak erosteko. Hori, neurri batean, kontsulten eta salmenten ezohiko gorakadaren ondorio da, 2024an pandemiaren aurreko mailekin alderatuta boskoiztu egin baitira. Gogoratu behar da 2023an Avanza lineak % 20,3 gehitu zituela bidaiak. Donostia eta Bilbo arteko lotura % 21,55 hazi zen, lehen aldiz milioi bat bidaiatik gora eginez (1.069.018); Donostia eta Gasteiz lotzen dituen linea, berriz, gehien hazi zena izan zen, % 26ko igoerarekin. Hazkunde horiek, 2024an ez ezik, gora egiten jarraitzen dute. Hori guztia, besteak beste, garraio publikoa sustatzeko hartu diren politiken emaitza da, hala nola % 50eko hobariak, Bilboko aireporturako zerbitzua Mugin integratzea edo udan zehar azken zerbitzu horren maiztasuna handitzea, ordu erdiro irteerekin.
Erabiltzaileen bolumenaren hazkunde horrek sistemaren gainkarga eragin du. Gainera, enpresaren zerbitzariak, duela hamarkada bat baino gehiago instalatuak, zaharkituta geratu dira trafiko bolumen hori kudeatzeko.
Azahara Dominguez diputatuak azaldu duenez, azken asteetan, Avanzaren webguneak kolapsoa izan du eskari handieneko uneetan, eta horrek zailtasun ugariak sortu ditu txartelak erosteko momentuan. Hori, neurri batean, kontsulten eta salmenten ezohiko gorakadaren ondorio da; izan ere 2024an pandemiaren aurreko mailekin alderatuta boskoiztu egin baitira, eta horrek sistemaren gainkarga eragin du. Gainera, enpresaren zerbitzariak, duela hamarkada bat baino gehiago instalatuak, zaharkituta geratu dira trafiko bolumen hori kudeatzeko.
Denbora horretan guztian, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak egoera arintzeko neurriak har ditzala eskatu dio, hala nola datu-basearen datu-iraulketa optimizatzea, zerbitzari birtual berri bat sortzea, egungo zerbitzarietan baliabideak handitzea edo monitoretza-tresnak instalatzea, besteak beste.Azken hilabetean, neurriek eragina izan dutela ikusi da, eta iraileko lehen eta hirugarren asteburuen artean, webgunearen bidezko salmentak 1.700 txarteletik 3.500era pasa dira. Orain, zerbitzari berria instalatuta, 5.000 billete inguru saldu dira.Gainera, irailaren 9az geroztik, Donostiako autobus geltokiko leihatilak indartu dira, goizez zein arratsaldez bi pertsonarekin, eskaera handiko uneetan arreta azkarra bermatzeko.Hala ere, datozen asteetan enpresak neurriak hartzen jarraituko du erabiltzaileei ematen dien zerbitzua hobetzen jarraitzeko. “Gero eta gipuzkoar gehiagok garraio publikoaren aldeko apustua egitea nahi badugu, zerbitzu jasangarria, erosoa, segurua, irisgarria, lehiakorra eta kalitatezkoa bermatzeaz gain, bertara iristea erraztu behar dugu, eta horretarako, herritarrek txartelak eskuratzeko orduan erreztasunak izatea ezinbestekoa da. Espero dugu hartutako neurriekin azken asteetan izan diren arazoak behin betiko konponduko direla”, adierazi du Azahara Domínguezek. “Herritarren pazientzia eskertzen dugu, eta zerbitzu eraginkorra, eskuragarria eta fidagarria eskaintzeko behar diren irtenbide guztiak inplementatu arte erne jarraituko dugula ziurtatu nahi dugu”, gehitu du.
 

  

1241