Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Elkarbizitza eta giza eskubideei loturiko egitasmoetarako, eta partaidetza proiektuetarako diru-laguntzak Udalentzat

Elkarbizitza eta giza eskubideei loturiko egitasmoetarako, eta partaidetza proiektuetarako diru-laguntzak Udalentzat

“Sentsibilitate politikoen arteko elkarrizketa sustatu nahi dugu Gipuzkoako herrietan”, adierazi du Maribel Vaquerok

2016/03/07

Elkarbizitzari eta giza eskubideei loturiko egitasmoak garatzeko, eta herritarren partaidetza proiektuak sustatzeko diru-laguntzen oinarriak onartu ditu Diputatuen Kontseiluak, biak ere Gipuzkoako Udalei zuzenduta.

            Maribel Vaquero Elkarbizitza eta Giza Eskubideetako zuzendariak azaldu duenez, bakea behin betiko eta modu atzeraezinean ezar dadin, gizarte bizikidetza bideratu eta kultura demokratikoan sakontzea da diru-laguntzen xedea, beti ere, giza eskubideen ezagutza eta errespetuaren kultura sustatuz Gipuzkoako gizartean: “Gure herrietan, sentsibilitate politikoen arteko elkarrizketa sustatu nahi da, gure gizartearen aniztasunarekiko begirunez eta epe luzeko ikuspegi batekin”.

Diputatuen kontseiluan onartu den deialdia, 150.000 eurotako  bada ere, udal askok eskaera egiten badute, partida handituko litzateke. Izan ere, Bizikidetza Lantzen programan kokatzen dira diru-laguntzak, eta honetarako 300.000 euro aurreikusi ditu Aldundiak. “Foru eta udal eremuko erakundeek bizikidetza eskuratzen laguntzea behar beharrezkoa dela pentsatzen dugu”, esan du Vaquerok. Apirilaren 15a arte dago eskaerak aukezteko epea.

  

1764