Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebuseko autobusetan Barik txartelaren homologazioa arrakastaz amaitu dela eta txartel horrekin balidagailu berriak instalatu ondoren ordaindu ahal izango dela iragarri du
Volver Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebuseko autobusetan Barik txartelaren homologazioa arrakastaz amaitu dela eta txartel horrekin balidagailu berriak instalatu ondoren ordaindu ahal izango dela iragarri du
Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebuseko autobusetan Barik txartelaren homologazioa arrakastaz amaitu dela eta txartel horrekin balidagailu berriak instalatu ondoren ordaindu ahal izango dela iragarri du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak jakinarazi duenez, "funtzionamendu egokia" bermatzeko proba teknikoak amaitu dira.

Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebuseko autobusetan Barik txartelaren homologazioa arrakastaz amaitu dela eta txartel horrekin balidagailu berriak instalatu ondoren ordaindu ahal izango dela iragarri du
Lurraldebusen Barik txartelarekin ordaintzea inoiz baino gertuago dago. Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak asteazken honetan jakinarazi duenez, txartel hori autobusetan homologatzeko prozesua arrakastaz amaitu da, eta, beraz, datozen hilabeteetan autobusen balidagailuak berritzeko prozesua amaitzen denean, errealitatea izango da.
Diputatuak azaldu duenez, proba teknikoak amaitu dira instalatutako balidagailu berrietan funtzionamendu egokia bermatzeko. Azaldu duenez, prozesu "konplexua" izan da, "zailtasun teknikoak" izan ditu eta, konplexuagoa izateko, "ez dago aurretik egindako garapenik, lagungarri izan dakigukeenik". Hala ere, "aurkeztu zaizkigun arazoak konponduz joan dira eta gaur egun esan dezakegu Barik txartelaren homologazioa arrakastaz burutu dela".
Azahara Domínguezek azaldu duenez, homologazio hau "aurretiko urratsa" da Lurraldebusen Barik txartelarekin ordaindu ahal izateko. Errealitate hori datozen hilabeteetan iritsiko da, balidagailuak berritzeko prozesua amaitzen denean. Ildo horretan, aurreratu du Bilman Bus eta Tolosaldea dagoeneko berrituta daudela, oso aurreratuta daudela Avanzan eta La Guipuzcoanan hasi direla. Gainera, homologazio horrek hiriko autobusentzat ere balioko du, laster hasiko baitira ere balidatzaileak aldatzen.
"Arduratuta eta lanpetuta egon gara azken hilabeteetan Barik txatelaren elkarreragingarritasunarekin, jakin badakigulako, luzarotik datorren eskaria izateaz gain, mugarria izango dela Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko garraio publikoaren elkarreragingarritasunean", adierazi du.
“Une historiko batean gaude garraio publikoaren erabilerari dagokionez, eta funtsezkoa da anbizio handikoak izatea, gaur egun ditugun datu errekorrak mantendu ez ezik, hazten jarraitzeko. Horretarako, gure erabiltzaileen benetako beharretara egokitzeaz gain, gero eta zerbitzu erosoagoa eta modernoagoa eskaini behar dugu, besteak beste, ordaintzeko aukera ugari emango dituena. Lurraldebuseko autobusetan Barik txartelarekin ordaindu ahal izatea jauzi kualitatiboa izango da, MUGIrekin Bilboko metroan eta tranbian, eta Gasteizko hiri-autobusetan, tranbian eta Arabako hiriarteko autobusetan ordaindu ahal izan zen bezala. Zalantzarik gabe, neurri honek garraio publikoaren erabilerari bultzada berri bat emango dio”, ziurtatu du Azahara Domínguezek.
Diputatuak jakinarazi duenez, Barik txartelaren elkarreragingarritasunari, BAT txartelarena eta kreditu-txartel bidezko ordainketa gehituko zaio datozen hilabeteetan, baita MUGI birtuala martxan jartzea ere.
5190