Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Azahara Domínguez diputatuak, Mari Domingi eta Olentzerorekin batera, jaietan ere garraio publikoa erabiltzeko deia egin die gipuzkoarrei

Azahara Domínguez diputatuak, Mari Domingi eta Olentzerorekin batera, jaietan ere garraio publikoa erabiltzeko deia egin die gipuzkoarrei

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sare sozialetan, Lurraldebuseko autobusetan eta geltokietako pantailetan zabalduko den bideo bat egin du, Gabonetan ere gipuzkoarrak autobusa erabil dezaten. Gainera, emakidadunek zerbitzu bereziak jarriko dituzte abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko goizaldeetan, iaz egin zen bezala

2024/12/23
Azahara Domínguez diputatua Olentzero eta Mari Domingirekin

Azahara Domínguez diputatua Olentzero eta Mari Domingirekin


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Gabon hauetaz garraio publikoa erabiliz gozatzera gonbidatu ditu gipuzkoarrak.
Azahara Domínguezek prentsaurrekoa eman du astelehen honetan Donostian, Olentzero eta Mari Domingirekin batera, nortzuk Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak diseinatu duen garraio publikoa sustatzeko kanpainarekin bat egin duten.
Diputatuak azaldu duenez, bere departamentuak bideo bat egin du, eta Olentzero eta Mari Domingiren laguntza izan du gipuzkoarrak garraio publikoan joatera animatzeko. Bideo hau sare sozialetan zabalduko da, baita Lurraldebuseko autobusetan eta geltokietako pantailetan ere.
"Lurralde osoan zehar programatutako jardueren agenda oso zabala den data berezietan gaude. Horregatik, Gabon hauetaz garraio publikoan gozatzera gonbidatzen zaituztegu, garraiobide jasangarriena, erosoena eta, batez ere, joan-etorrietarako seguruena baita ", adierazi du diputatuak.
Ildo horretan, gogorarazi du emakidadunek zerbitzu bereziak jarriko dituztela abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko goizaldeetan, iaz egin zen bezala.
"2024 hau historikoa izan da garraio publikoaren erabilerari dagokionez, inoiz ez baita hainbeste erabiltzaile erregistratu gure zerbitzuetan. Egun hauek aprobetxatu nahi ditugu gipuzkoar guztiei eskerrak emateko, joan-etorriak egiteko modu jasangarriagoak erabiltzeko erakutsi duten konpromisoagatik. Lanean jarraituko dugu 2025ean zehar gure zerbitzua herritarren benetako beharretara gero eta gehiago egokitu dadin, eta, horretarako, gainerako erakundeekin, eragileekin eta, oro har, herritarrekin entzute aktiboa egiten jarraituko dugu ", adierazi du diputatuak. "Garraio publikoa beste eskubide batzuk bultzatzen dituen eskubidea da, hala nola hezkuntza, lana, osasuna eta aisialdia, eta lanean jarraituko dugu gipuzkoar guztiek zerbitzu publiko jasangarria, erosoa, segurua, irisgarria eta lehiakorra izan dezaten, ibilgailu pribatuaren mende egon beharrik gabe", amaitu du. 
 

  

531