Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Volver Azahara Domínguez diputatuak, Zumaiako alkate Iñaki Ostolazarekin batera, Santa Klara nekazalturismoa bisitatu du, naturari lotutako turismo iraunkorraren adierazle argia, tokiko ekonomia indartzen duena

Azahara Domínguez diputatuak, Zumaiako alkate Iñaki Ostolazarekin batera, Santa Klara nekazalturismoa bisitatu du, naturari lotutako turismo iraunkorraren adierazle argia, tokiko ekonomia indartzen duena

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak baliabide horren profil berritzaile eta iraunkorra nabarmendu du, turistei ostatu emateaz gain, eskualdeko esnegintzan erreferente baita, turismoa lehen sektorearekin konbinatuz.

2025/01/31
Azahara Domínguez diputatua Santa Klara nekazalturismoa bisitatu

Azahara Domínguez diputatua Santa Klara nekazalturismoa bisitatu


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek, Zumaiako alkate Iñaki Ostolazarekin batera, Santa Klara nekazalturismoa bisitatu du. Baliabide turistiko horrek izaera berritzailea eta jasangarritasunarekiko konpromisoa ditu; izan ere, turistei ostatu emateaz gain, inguruko esnegintzan erreferente bat da, 100 abelburu baino gehiagorekin. Horrela, landa-turismo honetara hurbiltzen direnek paisaia paregabeaz gozatzeko aukera izango dute, tokiko kultura eta ekonomia sakon ezagutzeaz gain.
Azahara Dominguezek Santa Klara ezagutzeko aukera izan zuen joan den udazkenean Zumaia Flysch Trail-en aurkezpenean, eta Ana Mari Eizagirre jabearekin itzultzeko konpromisoa hartu zuen, bisita sakon bat egin eta lekuaren espiritua ulertzeko.
Diputatuak nekazalturismoaren instalazioak ezagutzeko aukera izan du. Gaur egun obretan dago eta datorren hilean irekiko da jendearentzat. Erreforma horiek energia-eraginkortasuna eta digitalizazioa hobetzeko lanetan oinarritzen dira. Diputatuak azpimarratu duenez, bi gai horiek "funtsezkoak" dira "turismo jasangarri eta abangoardiako" baterako, "kalitate handiagoko eta ingurumen-inpaktu txikiagoko esperientzia turistikoa eskaintzea" ahalbidetzen baitute.
Gainera, Ana Mari Eizagirrerekin izandako topaketan, Santa Klara funtsezko bi printzipiok zuzentzen duten proiektua dela jakin du: belaunaldien arteko erreleboa eta balio-kate osoaren balioa azpimarratzea. Familia-proiektuak abeltzaintza- eta turismo-jardueraren jarraipena bermatzen du hainbat belaunaldiren bitartez, landa-ingurunearen iraunkortasunari lagunduz. Zentzu horretan, bizitza osoa landa-lanean daramatenen ezagutza belaunaldi berriek jasotzen dutenari gehitzen da, eta horrek etorkizuneko bideragarritasuna ematen dio proiektuari.
Era berean, Santa Klara lehen mailako erakusleihoa da gure gastronomia osatzen duten kalitate handiko produktuen atzean dagoen lan eta ahalegin guztia ezagutu eta baloratzeko, kasu honetan esnekiak. Izan ere, hemen bertatik bertara ikus daiteke prozesu osoa, esne-behien zaintzatik hasi eta gure gastronomiaren oinarria osatzen duten produktuen elaboraziora arte. Horretaz guztiaz Maite Mancisidor arduratzen da, Ana Mari Eizagirreren alaba.
Ana Mari Eizagirreri bisitan zehar emandako azalpen guztiak eskertu ostean, diputatuak nabarmendu du "Santa Klara Gipuzkoarako bilatzen dugun turismo motaren adierazle ezin hobea da: bisitariei esperientziak eskaintzeaz gain, tokiko ekonomia indartzea eta Gipuzkoak lurralde gisa eskain dezakeenaren ikuspegi zabala eskaintzea ahalbidetzen duen turismoa. Hau bezalako ekimenek erakusten digute berrikuntzak, jasangarritasunak eta ikuspegi sozialak landa turismoa eralda dezaketela, Gipuzkoa helmuga turistiko jasangarria eta birsortzailea bilakatuz, non Gipuzkoara datozenek bisita egiteaz gain, sakon ezagutuko gaituzten eta gure lurraldean beren arrasto positiboa utziko duten".
“Zumaian, industria-ehunaren pisua oso handia da, baina garrantzitsua da, halaber, gure ekonomian indarra duen lehen sektore bat izatea eta Santa Klarako nekazaritza-turismo hau bezalako baliabideek posible egiten dute”, baloratu du Iñaki Ostolaza alkateak. 
Azkenik, Ana Mari Eizagirrek bisita eskertu du eta gogorarazi du "jendeak baserritarrok egiten ditugun produktuak estimatzea eta baloratzea nahi badugu, ezinbestekoa dela egiten dugun lan guztia ezagutzea".
 

  

3853