Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Azahara Domínguezek aurkeztu du Leintz Gatzagako gatz eguna, Gipuzkoa barnealdeko turismo jasangarriaren eta tradiziokoaren eredu den ekimena

Azahara Domínguezek aurkeztu du Leintz Gatzagako gatz eguna, Gipuzkoa barnealdeko turismo jasangarriaren eta tradiziokoaren eredu den ekimena

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak aurkeztu du, Aiora Elkoro Leintz Gatzagako Udaleko Kultura zinegotziarekin eta Aitor Larrañaga udal bereko Kultura eta Turismoko teknikariarekin batera, Gatz Egunaren zazpigarren edizioa; datorren igandean egingo da ospakizuna, urriaren 22an, Debagoiena eskualdeko herrian.

2023/10/16
Presentación Gatz Eguna 2023

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko diputatua: «Gatz Eguna bezalako ekitaldiak dira kostatik urrun dauden inguruneetan aberastasuna sortzen eta, aldi berean, erakartzen duten Gipuzkoako txokoen errebindikazioak. Urtarokotasuna apurtzen eta deslokalizazioa bezalako kontzeptuek are erakargarriagoa egiten dute jardunaldi hau. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentutik ekitalde-egun honetarako autobus zerbitzu berezia jarri dugu martxan Aretxabaletatik, 10:00etatik 14: 00etara».

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gaur agerraldia egin du Leintz Gatzagako Udaleko ordezkariekin batera, 2023ko Gatz Eguna aurkezteko; ekitaldiaren zazpigarren edizioa datorren igandean egingo da Debagoienako udalerrian.

Aiora Elkoro Leintz Gatzagako Udaleko Kultura zinegotzia eta Aitor Larrañaga udal bereko Kulturako eta Turismoko zinegotzia bat etorri dira foru diputatuarekin, eta azpimarratu dute Gipuzkoarako ondare eta turismo balio handia duela ez datorren igandeko ekitaldiak soilik, Gipuzkoako udalerri horrek urte osoan zehar eskaintzen dituen erakargarritasun eta aberastasun guztiak baizik.

Azahara Domínguezek azpimarratu nahi izan du garrantzitsua dela Gatz Eguna bezalako ekitaldi bat izatea, «kostatik urrun dauden inguruneetan aberastasuna sortzen eta, aldi berean, erakartzen duten Gipuzkoako txokoen errebindikazioak. Urtarokotasuna apurtzen eta deslokalizazioa bezalako kontzeptuek are erakargarriagoa egiten dute jardunaldi hau. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentutik ekitalde-egun honetarako autobus zerbitzu berezia jarri dugu martxan Aretxabaletatik, 10:00etatik 14:00etara».

Gatz Eguna bat dator Azahara Domínguez buru den departamentuaren estrategiarekin, alegia, sustatzearekin lurraldearen barnealdean turismo jasangarria, tradiziokoa, urteko sasoi guztietan balioa emango diona; erakunde arteko lankidetzaren adibide paradigmatikoa da, proiektu hau sustatzearen alde egiten duten hainbat erakunde daudelako tartean: Leintz Gatzagako Udala, Debagoieneko Mankomunitatea eta Debagaraia-Debagoieneko landa garapenerako elkartea; horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren babesa du.

Jarduera jasangarriak eta mugikortasun aktiboa
Leintz Gatzagaren ondare nagusia da Gatz Egunaren ardatz izango den elementua, «zero kilometro»ko gatza, herrian sortu zen eta herriari izena ematen dion gatza, hain zuzen.

Hurrengo igandeko ekitaldi programan topatuko ditugu tailerrak, azoka, jokoak, Gatzaren Museoaren bisita gidatuak, gastronomia eta jarduera jasangarriak eta mugikortasun aktiboa sustatzen dutenak. Azahara Domínguezek azpimarratu duenez, Gatz Eguna «turismo jasangarriaren adibide paradigmatikoa da, gainera, lotura duena mugikortasunarekin, departamentu honen giltzarriekin, hain zuzen».

Informazio gehiago jaso nahi duenak, posta elektronikoz eska dezake infoturismo@debagoiena.eus helbidean edo telefonoz 943 79 64 63 edo 943 71 89 11 zenbakietan.

  

1618