Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Espainiako Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin bildu da, AHTren obrek eragindako garraio-arazoak konpontzeko
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Espainiako Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin bildu da, AHTren obrek eragindako garraio-arazoak konpontzeko
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Espainiako Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin bildu da, AHTren obrek eragindako garraio-arazoak konpontzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Estatuko idazkari José Antonio Santanorekin bildu da, eta herritarrei informazio hobea emateko eta AHTren obrek irauten duten bitartean plan alternatibo bat egiteko eskatu dio.
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Lantzen ari garen aukera Nafarroako Gobernuarekin akordio bat bilatzea da, gaur egun ez dauden eremuetan zerbitzu gehigarrien operazioa ahalbidetzeko, hala nola Beasain eta Donostia edo Beasain eta Tolosa arteko ibilbideetan. Laburbilduz, gipuzkoar guztientzako mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetuko duten konponbideak bilatzeko konpromisoa dugu, eta prest gaude beste administrazio batzuekin elkarlanean aukera guztiak aztertzeko".
Dominguezek agerraldia egin du Batzar Nagusietako Mugikortasun batzordean, hirugarren hariko obren ondorioz Renfeko trenbide-murrizketak arintzeko Lurraldebusen ezarri diren errefortzuen berri emateko.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Espainiako Gobernuarekin hizketan ari da Abiadura Handiko Trenaren obren ondorioz sortzen ari diren mugikortasun-arazoak bideratzeko.
Azahara Dominguezek agerraldia egin du asteazken honetan Batzar Nagusietako Mugikortasun batzordean, AHTren hirugarren hariaren obren ondorioz Ekialdebuseko eta Buruntzaldeko emakidetan Lurraldebusen zerbitzuan egindako errefortzuen berri emateko.
Agerraldian, Azahara Dominguezek jakinarazi du Garraioetako Estatu idazkari José Antonio Santanorekin bildu dela, eta herritarrei informazio hobea emateko eta AHTren obrek irauten duten bitartean plan alternatibo bat egiteko eskatu diola. "Erantzuna aldekoa izan da, eta helarazten zaiguna da egiten ari diren lanek, behin amaituta, iraultza ekarriko dutela garraio publikoari dagokionez, eta Gipuzkoa inoiz baino hobeto konektatuta egotea ahalbidetuko dutela", adierazi du.
Diputatuak azaldu duenez, bere lehentasunetako bat Goierrin trenbideak sortzen ari diren arazoei irtenbidea aurkitzea da, eskualde horrek Lurraldebusen emakidarik ez duelako. Ildo horretan, jakinarazi du elkarrizketak hasi dituela Nafarroako Gobernuarekin, N-I errepidean zerbitzuak emateko eskumena duen erakundearekin. "Lantzen ari garen aukera Nafarroako Gobernuarekin akordio bat bilatzea da, gaur egun ez dauden eremuetan zerbitzu gehigarrien operazioa ahalbidetzeko, hala nola Beasain eta Donostia arteko edo Beasain eta Tolosa arteko ibilbideetan. Laburbilduz, gipuzkoar guztientzako mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetuko duten konponbideak bilatzeko konpromisoa dugu, eta prest gaude aukera guztiak beste administrazio batzuekin elkarlanean aztertzeko", adierazi du.
Errefortzuak Lurraldebusen, hirugarren hariko obrengatik
Hirugarren hariko obrek Lurraldebusen zerbitzuetan duten eraginari dagokionez, Dominguezek azaldu du Ekialdebuseko eta Buruntzaldeako lineen erabilerari buruzko datuen etengabeko azterketak egin direla eta "ez dela bidaiarien gorakada nabarmenik ikusi". "Adibide gisa, apirilaren 29tik maiatzaren 5era bitarteko astean, hiru errefortzu planteatu ziren Buruntzaldea emakidan (Donostia-Tolosa ardatza), lehen orduko bi noranzkoetan, eta asteko lau egunetako batean ere ez zen zirkulazioan jarri beharrik izan. Maiatzaren ondorengo egunetan ere ez da beste errefortzurik eskatu. Izan ere, maiatzeko azken aste hauetan, linea eta espedizio desberdinen gehieneko edukierak (BU03, BU04, BU05, BU07, BU08 eta BU13) apur bat murriztu dira, eta hori oso lotuta dago unibertsitateko egutegia bezalako beste gai batzuekin".
"Gipuzkoa kohesionatuagoa eta arlo sozialean bidezkoagoa nahi badugu, garraio publiko iraunkorra, lehiakorra eta gipuzkoarren benetako beharretara egokitua dagoena behar dugu, eta lanean jarraituko dugu zerbitzua aurkezten zaizkigun errealitate berrietara egokitzeko. Ezin dugu ahaztu azken urtean bidaiari kopuruak nabarmen egin duela gora, eta orain autobusa erabiltzen duten pertsona horiek guztiek autobusean egiten jarraitzea da erronka ", nabarmendu du diputatuak, eta alkateekin harreman" etengabea eta arina "duela azpimarratu du, gero eta garraio publiko hobea eskaintzeko.
2033