Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako hotelekin bildu da
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako hotelekin bildu da
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako hotelekin bildu da
Diputatuak eta sektoreko ordezkariek lehenengo bilera egin dute, eta Gipuzkoako turismoaren egoera eta lurraldeko turismo-industriak dituen erronkak aztertu dituzte.
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Gipuzkoan une historiko bat bizi dugu turismoari dagokionez, eta, horregatik, une erabakigarrian gaude nahi dugun eredu turistikoa definitzeko. Baina sektorearen eskutik joan behar dugu, eta haien kezkak eta ikuspuntuak ezagutu behar ditugu, guztien artean datozen urteetako turismo-estrategia diseinatzeko".
Raúl Férnandez Acha, Gipuzkoako Hoteletako presidentea: Gipuzkoako Hotelen Elkartea administrazio publikoekin batera ari da lanean, hotelen sektorerako interes eta helburu komunak dituzten arloak identifikatzeko".
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako hoteletako zuzendariekin bildu da, eta hitz egin du turismoaren gaur egungo egoeraz eta datozen urteetan Gipuzkoako turismo-industriak izango dituen erronkez.
Topaketa Gipuzkoako hotelek antolatu dute, eta Hondarribiko Jauregi hotelean izan da. Hau, 1929an sortutako familia-hotela da, eta familiaren laugarren belaunaldiak zuzentzen du gaur egun. Sektoreko profesionalek eta diputatuak lurraldeko turismoaren egoerari buruzko ikuspegiak partekatu dituzte. Bileran, besteak beste, gai hauek jorratu dira: turismo-jardueraren desestazionalizazioa eta deslokalizazioa, lurraldearen barnealdearen sustapena hobetzeko bideak, Gipuzkoa Estatuarekin eta nazioartean lotzen duten azpiegituren egoera edo sektoreko langileen lan-baldintzak.
Diputatuak zoriondu egin ditu zuzendariak hotel-establezimenduen buru diren aldetik egiten duten lanagatik; izan ere, lortzen dute "Gipuzkoa bikaintasuneko turismo-helmuga gisa aitortzea", eta gogorarazi duenez, "Gipuzkoan turismoari dagokionez une historiko batean gaude, eta, horregatik, une erabakigarrian gaude nahi dugun eredua definitzeko". "Sektorearen eskutik joan behar dugu, eta haien kezkak eta ikuspuntuak ezagutu behar ditugu, guztien artean datozen urteetako turismo-estrategia diseinatzeko", azpimarratu du Azahara Domínguez diputatuak. Sektoreari jakinarazi dio aldian-aldian bilerak egin nahi dituela sektore publikoaren eta enpresa pribatuen arteko lankidetzan sakontzeko, "Gipuzkoa erreferentziazko turismo-helmuga jasangarri izan dadin".
Bestalde, Gipuzkoako Hoteletako presidente Raúl Fernández Achak adierazi duenez, "Gipuzkoako Hotelek administrazio publikoarekin elkarlanean jarraituko dute gure lurraldea helmuga bikaina eta iraunkorra izan dadin. Hotel-eskaintzaren bikaintasuna, bezeroari ematen zaion tratua eta lurraldeko hotelen praktika jasangarriak dira horren erakusgarri. Gipuzkoako administrazioak eta hotelek elkarrekin lan egin beharko dugu interes eta helburu komunak ditugun eremuak identifikatzeko, hala nola garapen iraunkorra, turismoaren sustapena eta azpiegituren hobekuntza".
3187