Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkateak bilera egin dute Lurraldebus zerbitzua bizilagunen beharretara egokitzeko

Azahara Domínguez diputatuak eta Agurtzane Solaberrieta alkateak lehen bilera egin dute, eta udalerriko mugikortasunari eta turismo-eskaintzari buruzko gaiak jorratu dituzte.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak eta Usurbilgo Udalak lehen bilera egin dute erakundeen arteko lankidetzan aurrera egiteko.
Azahara Dominguez diputatuak eta Agurtzane Solaberrieta alkateak bilera egin dute udalerriko mugikortasunari eta turismo-eskaintzari buruzko gaiak jorratzeko.
Mugikortasunari dagokionez, alkateak zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileen beharretara hobeto egokitzeko Lurraldebuseko lineen ibilbideak egokitzeko eta udalerrian dauden geltoki batzuen aldaketak eskatu du. Azahara Domínguez diputatuak gai hori aztertzeko konpromisoa hartu du.
Herriko eskaintza turistikoari dagokionez, diputatuak konpromisoa hartu du Udalak egiten dituen jardueren sustapenean laguntzeko, hala nola, Usurbil Museo Irekia ekimenean. Dema plaza, Remigio Mendibururen Udarregiri egindako eskultura, Mikel Laboa plaza, Jose Luis Zumeta, Alejandro Tapia edo Judas Arrietaren muralak, Askatasuna plaza, edo Huegunen sagardoari egindako eskultura dira Usurbilgo interes guneetako batzuk, eta horiek guztiak daude Usurbil Museo Irekia ekimenaren barne.
1341